DANTZAN BILAKA 2024 – AURKEZPENA ETA 1. TAILERREKO IZEN-EMATEAK

,

DANTZAN BILAKA 2024 – AURKEZPENA ETA 1. TAILERREKO IZEN-EMATEAK

AURKEZPENA

Dantzan Bilaka prozesu koreografikoen akonpainamendu eta laguntza programaren 2024ko edizioa hasi berri dugu.

Oraingoan Arabako lurraldean garatuko da programa.
Artium Museoa izango da programa jasoko duen espazioa. Bertan, lantegi eta egonaldiak izango dira, baita erakusketa jardunaldiak ere.
Gainera, Azala Kreazio Espazioak programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia jasoko du.

Aurtengo batzorde artistikoa osatzen duten pertosnak hauek dira, Ángela Millano (koreografa eta performerra) eta Isaak Erdoiza (koreografoa eta performerra) eta ADDEren bulego-taldeakin batera osatuko dute laguntza eta koordinazio taldea.

Dantzan Bilakak,elkarrizketarako lan esparru irekia eskaini nahi du, esperientziak kontrastatu eta sorkuntza koreografikoko prozesuak partekatu ahal izateko, ideien eta lengoaien aniztasuna indartuz.

Aurtengo partaideak aurkezten dizkizuegu

AITZOL IRAOLA

ALAZNE LASTRA

IZARO IEREGI

MAIDER GONZALEZ

NAGORE TAMAYO

REBECA BARROSO

STEFANO MATTIELLO

1.TAILERRA – IZEN-EMATEAK

GORPUTZA ABIARAZTEKO LEHERKETA IRAGANKORRAK. María Ibarretxe.

NOIZ: otsailak 26, 27, 28, 29.
ORDUTEGIA: astelehena: 16:00 – 21:00 / asteartea, asteazkena, osteguna: 09:00 – 14:00
EMAILEA: María Ibarretxe.
NON Artium Museoa (A4 aretoa). Gasteiz.
IZEN-EMATEA: (50€) info@addedantza.org helbidean.
EPEA: otsailak 21 arte.
LEKU MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten pertsonez gain, plaza batzuk irekiko dira.

Sorkuntza prozesuetan, mugimenduan edo/eta koreografian aurretiko esperientziaren bat duten pertsonei zuzendua.

+ INFO TAILERRA +

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *