Dantza Lanen Katalogoaren deialdia zabalik – 2024

Dantza Lanen Katalogoaren deialdia zabalik – 2024

Euskal Herriko dantza lanen katalogoa, 2013an ekin zion bere ibilbideari.
Bere ezaugarriak direla eta, bere helburua harremanak erraztea eta beste testuinguru batzuekin elkarrizketa ahalbidetzea da. Egiten den lanaren eta gaur egun biran dauden obren ikuspegi zabala eskaintzea du xede.

Lau hizkuntzetara itzulita dago: euskara, gaztelania, inglesa eta frantsesa eta bilaketak irizpide desberdinen arabera egin daitezke: konpainiaren izenaren arabera, lanaren izenburuaren arabera, kategoria edo estiloaren arabera, iraupenaren arabera eta espazio motaren arabera.
Obra edo konpainia bakoitzak fitxa bat du obrari buruzko informazio espezifikoa eta konpainiaren harremanetarako datuak ematen dituena.

Gaur urtarrilak 3 asteartea, Euskal Herriko Dantza-Lanen Katalogoaren 2024ko edizioaren deialdia zabaltzen dugu. Epea urtarrilak 23 asteartean bukatuko da.

· Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileei zuzendua.
· Konpainia, talde edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra sartu ahal izango du katalogoan.
· 2024ko edizio honetan, katalogoaren laburpen bideo berria egingo dugu.
· Epez kanpo jasotzen dugun materiala ez da katalogoan argitaratuko eta ez da 2024ko bideo laburpenaren parte izango.

2024ko DEIALDIA ikusi  >>