DANTZA LANEN KATALOGOA. BASQUE DANCE. 2024

,

DANTZA LANEN KATALOGOA. BASQUE DANCE. 2024

Katalogo birtualak BASQUE DANCE markaren aterkipean, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du.

Tresnaren helburua konpainien lanak hainbat testuingurutan ikusaraztea eta lankidetzak sortzea da.

Edizio berri honetan 59 dantza-konpainia eta -obra biltzen ditu katalogoak, eta parametro hauen arabera sailka daitezke: iraupena, erakustokia eta kategoria. Gainera, informazioa lau hizkuntzatan kontsulta daiteke.

ADDEk bultzatutako dantza-lanen katalogoak lurraldeko konpainia, kolektibo eta sortzaileen lan profesionalaren ikuspegi zabala eskaintzen du, eta Euskal Herritik kanpo ikusarazten laguntzen du, bai estatuan, bai nazioartean.

2024an aurreikusitako ekintzen artean, Dusseldorfeko Tanzmesseko Dantza Azokaren hitzordura joango gara. Bertan, stand bat izango dugu Euskal Herriko dantzaren sektorea ikusarazteko eta nazioarteko eragileekin harremanetan jartzeko gune bat eskainiz eta gure sektorea indartuko duten harremanak ehuntzen jarraitzeko.

➔ Katalogoaren edizio berria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu >>