DEIALDIA: @ EDINBURGH FESTIVAL FRINGE 2024

,

DEIALDIA: @ EDINBURGH FESTIVAL FRINGE 2024

Fringe Festibalean (Edinburgo, Eskozia) 2024 parte hartzeko deialdia.
ADDEko bazkideei eta ADDEko dantza-lanen katalogoko konpainiei zuzendua.

Euskal Herriko dantza taldeen proposamenak ikusi nahi ditu Dance Base – National Centre For Dance-k, 2 euskal konpainia bere egitarauan sartzeko.

Etxepare Euskal Institutuak, ADDE euskal dantza profesionalen elkartearekin elkarlanean, proposamenak bidaltzeko deialdia irekitzen du.

Edinburgh Fringe Festival munduko kultur ekitaldi handienetariko eta garrantzitsuenetako bat da. Urtero ospatzen da Edinburgon, Eskozian, abuztuan zehar, Edinburgoko Nazioarteko Jaialdiarekin batera. Artistentzat oso plataforma garrantzitsua da, bai ikusgarritasunagatik eta baita nazioarteko kulturgileekin Networking aukeragatik, baina konpainiek ahalegin ekonomiko handia eta antolakuntza ona egitea beharrezkoa da ikusgarritasuna izateko. Fringe-ra etortzen diren mundu osoko enpresa gehienek inbertsio ekonomiko handia egiten dute bertan egoteko.

Etxepare eta ADDEren laguntzari esker, Jaialdiak hautatutako konpainiek baldintza hauek izango dituzte:

Deialdia ikusi >>

PROPOSAMEN ARTISTIKOAK BIDALTZEKO EPEA: martxoak 22
MATERIALAK BIDALTZEA: a-aginagaldelopez@etxepare.eus