PRESTAKUNTZA SAIOAK DANTZAREN EGUNEAN

, ,

PRESTAKUNTZA SAIOAK DANTZAREN EGUNEAN

Dantzaren nazioarteko eguna dela eta, lan kontuei buruzko prestakuntza saio batzuk antolatu ditugu, zuen interesekoak izango direlakoan.

Saioak apirilaren 29an (astelehena) eta 30ean (asteartea) izango dira, aurrez aurre, Bilboko Burtsaren eraikineko Ganbara gunean.

-> Prestakuntza edukia eta ordutegiak HEMEN >>

Saioak Kulturgest-ek emango ditu.

Gainera, astelehenean, lehen prestakuntza-blokearen aurretik, ESKENAren eskutik, 2023an sinatu zen ARTE ESZENIKOETARAKO HITZARMEN ARAUTZAILEARI buruzko informazio-saio bat eskainiko dugu.

-> Hitzarmena eskura dezakezue HEMEN >>

IZEN-EMATEAK

Apirilaren 21era arte info@addedantza.org helbidean.
Bazkideak Doan.
EZ bazkideak: 12€ (egun bat), 20€ (bi egunak)

Saioak ahalik eta praktikoenak eta eraginkorrenak izan daitezen, zuen kontsultak eta zalantzak (programan proposatzen den gai-zerrendari buruz) info@addedantza.org helbidera bidali ditzakezue apirilaren 21a baino lehen.