EDT-3 PROGRAMA ETA IZEN-EMATEAK
EDT-3 PROGRAMA ETA IZEN-EMATEAK
EDT-3 DANTZA, TERAPIA, MUGIMENDUA ETA OSASUNA TOPAKETA
IRAILAREN 1ETIK 3RA
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA (DONOSTIA)
Gaur egun, ikerketa askok erakusten dute mugimenduan dagoen gizarte bat gizarte osasuntsuagoa, komunikatiboagoa, toleranteagoa, solidarioagoa eta ulerkorragoa dela.
Jardunaldi hauekin, aurreko bi topaketen ondorioak partekatzeaz gain, EAEko dantzari eta osasunari buruzko errealitateak berrikusi nahi ditugu. Profesionalen eta terapeuten mapaketa eta ikerketa egitea, baita dantzarekin eta osasunarekin lotutako irakaskuntzetako tituludunena ere, haien errealitateak, emaitzak eta ikuspuntuak ezagutzeko. Gure asmoa da elkarrizketa teoriko eta praktiko bat sortzea dantzak ongizate-iturri gisa duen potentzialari eta gizartean duen inpaktu terapeutikoari buruz.
PROGRAMA
Ekitaldiak 4 PRAKTIKA izango ditu, non mugimenduaren bidez esperientziaz gozatu ahal izango den.
Gainera, 2 SOLASALDI ere egongo dira. Horietan, parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sortuko da, dantzak ongizate-iturri gisa duen potentzialari eta gizartean duen inpaktu terapeutikoaren inguruan hitz egiteko.
+ EDT-3 PROGRAMA +
PREZIOAK
Praktiken prezioa
4 praktika: 20€ ADDE bazkideak – 50€ ez bazkideak
3 praktika: 15€ ADDE bazkideak – 40€ ez bazkideak
2 praktika: 10€ ADDE bazkideak – 25€ ez bazkideak
1 praktika: 5€ ADDE bazkideak – 15€ ez bazkideak
Solasaldiak
Sarrera librea, aldez aurreko izena emanda.
IZENA-EMATEA
Ekainaren 26tik uztailaren 23ra info@addedantza.org helbidean.
Beharrezkoa da inskripzioan adieraztea zein praktika/solasalditan ematen duzun izena..
Dantza, terapia, mugimendu eta osasun topaketak ADDE (Asociación de Profesionales de la Danza del País Vasco/Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) elkartearen hezkuntza batzordeak antolatutako jardunaldiak dira, eta 2023ko irailean hirugarren edizioa egingo dute APCDVrekin eta Donostia Kulturarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz.