DANTZAN BILAKA 2024 PROGRAMARAKO PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

DANTZAN BILAKA 2024 PROGRAMARAKO PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Datorren urtean Dantzan Bilaka programaren partaideak izango diren pertsonak hautatzeko deialdia zabaldu dugu.
DEIALDIA, 2023ko IRAILAREN 1etik 30era EGONGO DA IREKITA.

Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Sortzaile gisa hasierako fasean dauden pertsonei soilik.

Datorren urteko edizioa, Arabako lurralde historikoan egingo da Artium Museoa izango da programa hartuko duen gunea, prozesuak erakusteko espazio gisa, eta tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira. Gainera, Azala Kreazio Espazioarekin lankidetzan jarraituko dugu egoitzen bigarren aldirako.

ESKABIDEAK DANTZAN BILAKAREN WEBGUNEAN AURKEZTU BEHAR DIRA

https://dantzanbilaka.org/deialdia/