• EU
  • ES
ADDE dantza
  • Bazkidetu zaitez
  • Nor gara
  • Zer egiten dugu
    • Proiektu kronologia
  • ADDE 20 urte
  • Bazkideak
    • Bazkide profesionalen zerrenda
    • Bazkidearentzako zerbitzu gida
  • Dokumentazioa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Menu Menu

BLADE DANCER 2049 – DANTZA-KONPAINIEN TOPAKETA

ADDE elkar sortzen, Lan-Esparrua, Politika Kulturalak, Sentsibilizazioa

BLADE DANCER 2049

“Etorkizuneko dantzaren sektorea irudikatuz. Nora iritsi nahi dugun adierazi,
helburuak lortzea ahalbidetuko diguten ekintza zehatzei ekiteko.
Amaitu da negar egitea, igerilekura bota gara, ez beldurrik izan zorroak daramatzagu!”

DANTZA-KONPAINIEN AURREZ AURREKO TOPAKETA

APIRILAK 29, OSTIRALA. 10: 00ETATIK 14: 00ETARA.

BILBOROCK

Dantzaren sektorearen etorkizunerako gogoeta egiteko eta ekintzak sortzeko topaketa.

Hobetzeko estrategiak sortzeko eta hainbat eragilerekin harremanak biziberritzeko topaketa.

ADDEko Sortzaileen Batzordetik, azken 5 urteetako hainbat daturekin egin dugun analisia partekatuko dugu.

Zuzenean inplikatutako profesionalak gonbidatu ditugu, beren ikuspegia eman diezaguten eta etorkizun berri hau eraikitzen lagun diezaguten.

Zu sortzaile/konpainia/profesional gisa etortzea gustatuko litzaiguke, nola zauden jakin nahi dugu eta zurekin hausnartu eta sortu.

Topaketa baino lehen, ADDEko sortzaileen batzordearen txostena irakur dezakezu.  + TXOSTENA IRAKURRI +

Topaketaren gonbidatuak:

iara Solano

Egiteko bat: lankidetza-praktikak eta sormen-kudeaketa
“El cuerpo performativo oscila constantemente entre la escena y la no-escena, entre el arte y el no-arte, y es justamente en esa vibración paradojal que ese cuerpo se hace y se fortalece.” Eleonora Fabiāo, Perf
ormance y Precariedad.
Topaketa honetan esperientziak, ikuspegiak eta tresnak partekatuko ditut, gero eta handiagoa eta pluralagoa den komunitate eszeniko batean parte hartzeko, harreman malguagoetan, horizontalagoetan eta iraunkorragoetan oinarrituta. Sortzaile gisa, argi ikusten dut beharrezkoa dela erakundeekin elkarrizketa eraginkorragoak irekitzea, bai eta jarduten dugun testuingurua sortzean eta berroneratzean erantzukizunak hartzeko beharra ere, tradizioz sorkuntza eta kudeaketa definitzen duten rolak berrikusi eta lausotuz.
Bai Sleepwalk Collective konpainiarekin, bai modu inter-dependentean, 4 kontinentetan ibili diren hogei bat pieza sortu ditut, eta, nire praktikaren zati nagusi gisa, beste herrialde eta kontinente batzuetako beste artista batzuekin truke-programak ere garatu ditut, 8 urtez hizkuntza eszeniko berrien nazioarteko jaialdi ezagun bat komisariatu eta zuzendu dut, eta beste jarduera batzuk diseinatu, komisariatu eta zuzendu ditut, sortzaile gazteentzako mentoriak eta programa pedagogikoak barne. Gure jarduera artistikoarekiko paraleloa den jarduera horrek aukera ematen digu artista gisa dugun nortasuna sendotzeko, gure pertenentzia-sareak eta horizonteak zabaltzeko, eta gure baliabideak dibertsifikatu eta biderkatzeko. Topaketa honetan zurekin partekatu nahi dut nola egin dugun, nola egin duten beste batzuek, eta zuk ere nola egin dezakezun pentsatzen lagundu nahi dizut.

Atxarte López de Munain

Jardunaldi honetan, nazioarteko egitura- eta erakunde-ereduak aztertuko ditut, gure testuingurua hobeto ulertzeko.
Uste dut kanpora begiratzeak gure errealitatearen irudi interesgarri eta inspiratzailea eman diezagukeela, gure indarguneei balioa ematen eta eredu desberdinekin gabeziak behatzen, eredu desberdinak ezagutu horietan lana egiteko.
Ezagutzaren eta elkartze artikulatuaren garrantzia azpimarratzea, aldaketa txiki baina garrantzitsuak ahalduntzen eta ahalbidetzen dituen tresna gisa.
Azken urteotan nazioarteko hainbat erakunderekin lan egin dut proiektuak kudeatzeko eta ekoizteko taldeetan, eta lan egiteko eredu eta modu desberdinak ikusteko aukera izan dut.
Sorkuntzarekiko hurbiltasunak sektore independente osasuntsu baten garrantzia eta konplexutasuna baloratzen lagundu dit, sektorearen benetako beharrei erantzuten dieten ekimenak egosten diren pentsamendu-masa baita.
Horregatik, garrantzitsua da zer ingurunetan mugitzen garen jakitea, elkarrekin pentsatzeko nola gauzatu proiektu gogobetegarriagoak eta arinagoak, eta nork bere burua onartzea aldaketa eragin dezakeen eragiletzat.

 

[IZEN-EMATEAK Apirilaren 4tik 26ra info@addedantza.org]

Programa:

9.30 – 10.00 -> Konpainien etorrera eta harrera.

10.00 – 10.15 -> Ongietorria eta topaketaren aurkezpena ADDEren sortzaileen batzordearen ekutik + jardunaldiaren plangintza.

10.15 – 10.30 ­ -> Bertaratutakoen aurkezpen laburra.

10.30 – 11.00 -> 2021eko EZ DU BALIO NEGAR EGITEAK Konpainien topaketaren dokumentua aurkeztea + Etorkizuneko irtenbideak.

11.00 – 11.30 -> iara Solanoren aurkezpena eta esku-hartzea.

11.30 – 12.00 -> Kafearen etenaldia.

12.00 – 12.45 -> Atxarte López de Munainen aurkezpena eta esku-hartzea.

12.45 – 13.45  -> Mahai-ingurua ondorioak eta etorkizunean egin daitezkeen ekintzak bateratzeko.

13.45 a 14.00 -> Agurra eta itxiera.

Bilboko Udalaren laguntzarekin.

24 March, 2022/by ADDE
Share this entry
  • Share on Facebook
  • Share on X
  • Share on Pinterest
  • Share on LinkedIn
  • Share on Tumblr
  • Share on Vk
  • Share on Reddit
  • Share by Mail
https://addedantza.org/addedantza/wp-content/uploads/2022/03/BLADE-DANCER-2049.png 788 940 ADDE https://addedantza.org/addedantza/wp-content/uploads/2017/07/adde-logo.jpg ADDE2022-03-24 11:04:592022-04-08 15:00:52BLADE DANCER 2049 – DANTZA-KONPAINIEN TOPAKETA

Buscar

Search Search

Categorías

Archivos

ADDE

ASOCIACIÓN DE PROFESIONALES DE LA DANZA DEL PAÍS VASCO
EUSKAL HERRIKO DANTZA PROFESIONALEN ELKARTEA

Baliabideak

  • Catalogo de danza
  • Directoria de danza
  • Agenda cultural

Bazkideak

  • Bazkidetu zaitez
  • Bazkide profesionalen zerrenda
  • Bazkidearentzako zerbitzu gida

Acceso Socios

© Copyright - ADDE dantza
  • Link to Facebook
  • Link to Youtube
  • Link to Vimeo
Link to: BASQUE DANCE – EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA Link to: BASQUE DANCE – EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA BASQUE DANCE – EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOAcatalogo_2022 Link to: NAZIOARTEKO LEHIOAK (1. kapitulua) Herbehereak eta Flandria sarbideak Link to: NAZIOARTEKO LEHIOAK (1. kapitulua) Herbehereak eta Flandria sarbideak Karen JoostenNAZIOARTEKO LEHIOAK (1. kapitulua) Herbehereak eta Flandria sarbideak
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de cookies. SOLO NECESARIAS ACEPTAR TODAS
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Análiticas
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT