BLADE DANCER 2049 – DANTZA-KONPAINIEN TOPAKETA
BLADE DANCER 2049
“Etorkizuneko dantzaren sektorea irudikatuz. Nora iritsi nahi dugun adierazi,
helburuak lortzea ahalbidetuko diguten ekintza zehatzei ekiteko.
Amaitu da negar egitea, igerilekura bota gara, ez beldurrik izan zorroak daramatzagu!”
DANTZA-KONPAINIEN AURREZ AURREKO TOPAKETA
APIRILAK 29, OSTIRALA. 10: 00ETATIK 14: 00ETARA.
BILBOROCK
Dantzaren sektorearen etorkizunerako gogoeta egiteko eta ekintzak sortzeko topaketa.
Hobetzeko estrategiak sortzeko eta hainbat eragilerekin harremanak biziberritzeko topaketa.
ADDEko Sortzaileen Batzordetik, azken 5 urteetako hainbat daturekin egin dugun analisia partekatuko dugu.
Zuzenean inplikatutako profesionalak gonbidatu ditugu, beren ikuspegia eman diezaguten eta etorkizun berri hau eraikitzen lagun diezaguten.
Zu sortzaile/konpainia/profesional gisa etortzea gustatuko litzaiguke, nola zauden jakin nahi dugu eta zurekin hausnartu eta sortu.
Topaketa baino lehen, ADDEko sortzaileen batzordearen txostena irakur dezakezu. + TXOSTENA IRAKURRI +
Topaketaren gonbidatuak:
iara Solano
Egiteko bat: lankidetza-praktikak eta sormen-kudeaketa
“El cuerpo performativo oscila constantemente entre la escena y la no-escena, entre el arte y el no-arte, y es justamente en esa vibración paradojal que ese cuerpo se hace y se fortalece.” Eleonora Fabiāo, Perf
ormance y Precariedad.
Topaketa honetan esperientziak, ikuspegiak eta tresnak partekatuko ditut, gero eta handiagoa eta pluralagoa den komunitate eszeniko batean parte hartzeko, harreman malguagoetan, horizontalagoetan eta iraunkorragoetan oinarrituta. Sortzaile gisa, argi ikusten dut beharrezkoa dela erakundeekin elkarrizketa eraginkorragoak irekitzea, bai eta jarduten dugun testuingurua sortzean eta berroneratzean erantzukizunak hartzeko beharra ere, tradizioz sorkuntza eta kudeaketa definitzen duten rolak berrikusi eta lausotuz.
Bai Sleepwalk Collective konpainiarekin, bai modu inter-dependentean, 4 kontinentetan ibili diren hogei bat pieza sortu ditut, eta, nire praktikaren zati nagusi gisa, beste herrialde eta kontinente batzuetako beste artista batzuekin truke-programak ere garatu ditut, 8 urtez hizkuntza eszeniko berrien nazioarteko jaialdi ezagun bat komisariatu eta zuzendu dut, eta beste jarduera batzuk diseinatu, komisariatu eta zuzendu ditut, sortzaile gazteentzako mentoriak eta programa pedagogikoak barne. Gure jarduera artistikoarekiko paraleloa den jarduera horrek aukera ematen digu artista gisa dugun nortasuna sendotzeko, gure pertenentzia-sareak eta horizonteak zabaltzeko, eta gure baliabideak dibertsifikatu eta biderkatzeko. Topaketa honetan zurekin partekatu nahi dut nola egin dugun, nola egin duten beste batzuek, eta zuk ere nola egin dezakezun pentsatzen lagundu nahi dizut.
Atxarte López de Munain
Jardunaldi honetan, nazioarteko egitura- eta erakunde-ereduak aztertuko ditut, gure testuingurua hobeto ulertzeko.
Uste dut kanpora begiratzeak gure errealitatearen irudi interesgarri eta inspiratzailea eman diezagukeela, gure indarguneei balioa ematen eta eredu desberdinekin gabeziak behatzen, eredu desberdinak ezagutu horietan lana egiteko.
Ezagutzaren eta elkartze artikulatuaren garrantzia azpimarratzea, aldaketa txiki baina garrantzitsuak ahalduntzen eta ahalbidetzen dituen tresna gisa.
Azken urteotan nazioarteko hainbat erakunderekin lan egin dut proiektuak kudeatzeko eta ekoizteko taldeetan, eta lan egiteko eredu eta modu desberdinak ikusteko aukera izan dut.
Sorkuntzarekiko hurbiltasunak sektore independente osasuntsu baten garrantzia eta konplexutasuna baloratzen lagundu dit, sektorearen benetako beharrei erantzuten dieten ekimenak egosten diren pentsamendu-masa baita.
Horregatik, garrantzitsua da zer ingurunetan mugitzen garen jakitea, elkarrekin pentsatzeko nola gauzatu proiektu gogobetegarriagoak eta arinagoak, eta nork bere burua onartzea aldaketa eragin dezakeen eragiletzat.
[IZEN-EMATEAK Apirilaren 4tik 26ra info@addedantza.org]
Programa:
9.30 – 10.00 -> Konpainien etorrera eta harrera.
10.00 – 10.15 -> Ongietorria eta topaketaren aurkezpena ADDEren sortzaileen batzordearen ekutik + jardunaldiaren plangintza.
10.15 – 10.30 -> Bertaratutakoen aurkezpen laburra.
10.30 – 11.00 -> 2021eko EZ DU BALIO NEGAR EGITEAK Konpainien topaketaren dokumentua aurkeztea + Etorkizuneko irtenbideak.
11.00 – 11.30 -> iara Solanoren aurkezpena eta esku-hartzea.
11.30 – 12.00 -> Kafearen etenaldia.
12.00 – 12.45 -> Atxarte López de Munainen aurkezpena eta esku-hartzea.
12.45 – 13.45 -> Mahai-ingurua ondorioak eta etorkizunean egin daitezkeen ekintzak bateratzeko.
13.45 a 14.00 -> Agurra eta itxiera.
Bilboko Udalaren laguntzarekin.