REDE – ESTATUKO DANTZA ETA HEZKUNTZA SAREA, Dantzako hezkuntza-berrikuntza, kudeaketa eta ikerketako proiektua

REDE – ESTATUKO DANTZA ETA HEZKUNTZA SAREA

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Goi Mailako Hezkuntzako Espainiako Estatuko ikastetxeetan DANTZAREN PRESENTZIA ETA JARDUNBIDE EGOKIAK BULTZATZEKO xedez, bederatzi autonomia-erkidegotako dantza profesionalen elkarteak,
bi erakunde laguntzailerekin batera, DANTZAREN ETA HEZKUNTZAREN ESTATUKO SAREA garatzen ari dira, Dantzaren Berrikuntza, Kudeaketa eta Hezkuntza Proiektua.
2020an sortua.

Dantza nahitaezko edukia da araubide orokorreko irakaskuntzetan Espainiako estatuaren testuinguruan duela hiru hamarkadatik, eta funtsezko hezkuntza-funtzioa betetzen du ikasleen garapen indibidual eta sozialerako. Hala ere, ikastetxeetan dantzako hezkuntza-praktika ez da oso ohikoa, eta horren arrazoietako bat irakasleen prestakuntzarik eta kualifikaziorik eza da.
Egoera horren aurrean, REDE hezkuntza-berrikuntza, kudeaketa eta ikerketako proiektua diseinatu da. Proiektu horren helburu orokorra da dantzaren eta dantzako profesionalen presentzia indartzea araubide orokorreko irakaskuntzetan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Goi Mailako Hezkuntzako ikastetxeetan dantza-praktika onak sustatuz..

Helburu hori lortzeko, bederatzi elkarte profesionalek osatutako zuzendaritza-talde baten bidez egituratzen da REDE, bi erakunde laguntzailek eta sarea kudeatzeko, komunikatzeko eta koordinatzeko talde batek lagunduta.
Dantzako profesionalen bederatzi elkarte hauek osatzen dute zuzendaritza-taldea: APDC (Kataluniako dantza-profesionalen elkartea), ADDE (Euskal Herriko dantza profesionalen elkartea), APDCV (Valentziako Erkidegoko dantza-profesionalen elkartea), Movimiento en red (Kantabriako dantza profesionalen elkartea), PAD (Andaluziako dantza profesionalen elkartea), APDA  (Asturiasko dantza-profesionalen elkartea), Asociación de profesionales de la danza de Castilla y León, APDCM (Madrilgo Erkidegoko dantza-profesionalen elkartea) eta Unión danza visible (Murtziako eskualdeko mugimendu-arteen profesionalen eta erabiltzaileen elkartea). Gainera, bi erakunde laguntzaile ditugu: ASSITEJ-España. Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoak eta Espainiako D + I Elkartea: Dantza eta Ikerketa. Eta kudeaketa-, komunikazio- eta koordinazio-taldea APdC-k eta ADDEk osatzen dute.

Metodologikoki, jarduerak funtsezko lau ekintza hauen arabera ezartzen dira:

1.       Eskoletan egiten diren dantza-jardunbide egokien eragileak eta baliabideak identifikatzea eta ikusaraztea.

2.       Autonomia-erkidegoetako eta Estatuko hezkuntza-eragile, -erakunde eta -administrazioen artean aholkularitza, koordinazioa eta sektoreen arteko lankidetza eskaintzea.

3.       Eskolan dantzako jardunbide egokien prestakuntza plan-pilotu bat diseinatzea eta garatzea.

4.       Ikastetxeetan dantzaren hezkuntza-araudia eta dantzaren hezkuntza-praktika ikerketan laguntzea.

1. fasea 2020 – 2022
Lehenengo fase horretan, proiektuaren egitura organikoa eratu zen, eta REDEren aurkezpen batzuk egin ziren dantzaren sektoreko estatuko eta nazioarteko testuinguru profesionaletan.Era berean, REDEren 1. topaketan, erregimen orokorreko irakaskuntzetako dantzari buruzko dokumentu adostu komuna egin zen, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora bidalita. 2015-2022 aldian eskolan egindako dantza-proiektuak detektatzeko galdetegi bat diseinatu eta bidali zen, eta aurretiazko emaitza batzuk aurkeztu ziren La Investigación en Danza VII. Kongresu Nazionalean eta Nazioarteko IV. Biltzarrean. Espainiako D más I: Danza e Investigación Elkarteak antolatu zuen, Zaragozako Unibertsitatearen laguntzarekin.

1er encuentro REDE. Barcelona 2022.

REDE 1. topaketa. Bartzelona 2022.

2. fasea 2022 – 2024
Lehen fasea positiboki baloratu ondoren, bigarren fase bat hasi da, REDE osatzen duten hamaika elkarte guztien babesarekin. Aurreikusita dago etapa berri honetan eskolan dauden dantza-proiektu artistiko-hezitzaileak sakonago identifikatu eta aztertzea. Eta, proiektua hainbat testuinguru profesionaletan eta kultura- eta hezkuntza-administraziotan aurkezten jarraitzeaz gain, 2023ko amaieran REDEren 2. topaketa egitea, prestakuntza-jarduerak antolatzea eta dantzak eskolan duen presentziari buruzko argitalpen bat egitea planteatzen da.

___________

Sarea zabaltzeko asmoz, oraindik ordezkatuta ez dauden autonomia-erkidegoetako dantza-elkarte profesionalei eta estatuko elkarteei gonbidapena egiten zaie eskolan dantzaren eta dantzako profesionalen presentzia elkarrekin bultzatzeko erronkarekin bat egin dezaten. Informazio gehiago eta iradokizunak egin nahi izanez gero, jarri harremanetan REDErekin Kudeaketa, Komunikazio eta Koordinazio taldearen bidez:
e-posta projectes@dansacat.org edo info@addedantza.org
Koordinatzaileak: Gemma Calvet Villena eta Alicia Gómez Linares.