DANTZAN BILAKA 2020 JARDUNALDIAK. AURKEZPENAK
DANTZAN BILAKA 2020 JARDUNALDIAK – Aurkezpenak eta elkarrizketak
2020ko urriak 9 – 10- 11. Azkuna Zentroa. Bilbo
Dantzan Bilaka etengabe berrituz doan programa bat da, esparru bat zabaltzeko desiraz jaio dena, esperientziak alderatzeko eta sorkuntza-lan koreografikoen prozesuak partekatzeko xedeaz, ideien eta hizkuntzen aniztasuna indartuz, eta era horretan Euskal Herriko koreografia-jarduna sustatuz.
Programa honek elkarrizketa erraztuko duen lan-testuinguru bat nahi du eskaini, Eusko Jaurlaritzak kulturaren sormena bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzetan, koreografia-sorkuntzaren alorrean, hautatu diren pertsonen sorkuntza-prozesuak bultzatzeko, laguntzeko eta ikusarazteko xedeaz.
Bilboko AZKUNA ZENTROA erakundean garatuko da edizio hau, eta aurkezpenen programarekin batera zenbait lantegi eta topaketa ere izango dira. Bederatzi artistak beren sorkuntza koreografikoko lanak partekatuko dituzte, zeinak zenbait formatutan aurkeztuko baitira AZKUNA ZENTROko espazioetan.
14. edizio honetan, Leire Amonarriz, Eneko Balerdi, Mar García eta Gorka Pereira, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ziomara Hormaetxe, Amaiur Luluaga, Beatriz Setién, Marina Suárez eta María Stadlober, eta Olaia Valle eta Gilles Noël urtean zehar garatutako lanak erakutsiko dizkigute.
Sorkuntza-lan koreografikoko hiru egun hauek gozatuko dituzuela espero dugu, eta elkarrekin partekatu ahal izango ditugula denontzat aberasgarriak izango diren esperientziak.
Dantzan Bilaka 2020-ren koordinazio-taldea.
Aurtengo partaideen aurkezpenak:
Leire Amonarriz “IzzzADI!”
Eneko Balerdi “DOLOREX”
Mar García – Gorka Pereira “TIEMPO DUAL”
Gorka Gurrutxaga – Nerea Gurrutxaga “BISONTE BAT BIHOTZ ERIARENTZAT”
Ziomara Hormaetxe “AHOTSAK”
Amaiur Luluaga “J-AhO! NOR DA EROA, ZU EDO NI?”
Beatriz Setién “AURORA-OCASO”
Marina Suárez – Maria Stadlober “CARNEVAL”
Olaia Valle – Gilles Noël “BI OIN BIRENTZAT”
Ekintza paraleloa
EL PRINCIPIO ES COSA EXTRAÑA Ana Buitrago (Granada)
Sarrera librea edukiera mugatuarekin.