CIRCULA! 2020

CIRCULA! 2020 DANTZA SORKUNTZA ETA FORMAKUNTZAREN TRENA

Erraza izan ez bada ere, Circula!-ren bidaia hastera goaz.

Aurten Euskal Herriak,Valentziako Erkidegoa hartzen du eta hautatutako konpainia CRISTINA GÓMEZ izan da.

Baratza Aretoaren laguntzarekin, bere DANTZAN TZAN jaialdiaren barruan “Dance is my heroine” ikuskizunaz gozatuko dugu. Amurrioko Antzokian izango da iluntzeko 20:00etan.

SINOPSIA:

Zu zarena ez izatea desiratzea eta zu inoiz baino gehiago izatea. Zer gertatuko litzateke egunen batean bigarren eskuko denda batean superheroi jantziren bat aurkituko bazenu, eta frogatzean ezingo bazenu kendu?

“DANCE IS MY HEROINE” k identitateaz, likes-az, izaten ausartzeaz, porrot egiten uzteaz, pixka batean deskonektatzeaz eta bizitza “erreala” esperientziatzeko boterea gorputzari eta mugimenduari itzultzeaz hitz egiten du. Dantzaren historia idatzi eta idatzi zuten heroi batzuei ere zor zaie. Umorez betetako diziplina anitzeko lan eszenikoa, gorputza, bideoa eta testua uztartzen dituena.
Proyecto apoyado por: Matadero Centro de Residencias Artísticas, AECID; Sala Carme Teatre, L ‘Estruch-Fàbrica de Creació, Arropaineko Arragua eta Hammana Artis House.

Informazio guztia aurkituko duzu HEMEN

Gainera, 14 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat tailerra eskainiko du “Waste a Minute”. Baratza Aretoan izango da urriak 17 larunbata goizeko 10:30tan.

Tailer honetan dantzarekin, sare sozialekin, hedapen tresnekin eta abarrekin hitz egin eta praktikatuko da.

“Ikusiko dugu bideoa editatzea ez dela koreografiatzea bezain desberdina, eta, era berean, ez duela zerikusirik dantzarekin, zuzenean gertatzen baita eta iragankorra baita, eta bideoa grabatu egiten dugu eta beti errepikatzen da berdin-berdin. ”

 

Informazioa zabaltzeko eta plaza erreserbatzeko HEMEN

 

Circula! hará más paradas ¡¡No te las pierdas!! Toda la información en:

Circula! trenak geldialdi gehiago ere egingo ditu, ez galdu!! Informazio guztia:

www.circuladanza.wordpress.com

Proiektua ondorengo elkarteek sustatu dute. APDC. Kataluniako Dantza Profesionalen Elkartea, APDCV. Valentziar Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea, APDCM. Madril Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea, ADDE. Euskal Herrko Dantza Profesionalen Elkartea, PAD. Andaluziako Dantza Profesionalen Elkartea. Asturiaseko APDA Dantza Elkartea eta Kanariar Irletako Mugimenduaren artisten Elkartea Pie de base.