EDADEI 5 – Programa eta izen-emateak

,

EDADEI 5

Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 5. topaketak bi saio izango ditu aurten.

  • 2024 urriak 19, larunbata. 11:00 – 14:00. BAD Jaialdia. Dantzerti. Bilbo.
  • 2024 azaroak 17 igandea. 10:00 – 13:30. LABO XL Jaialdia. Kutxa Kultur. Tabakalera. Donostia.

2019az geroztik, profesionalekin eta hainbat erakunde laguntzailerekin batera, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak urtero antolatzen du EDADEI Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketa.

Topaketa horien helburua da dantzako eta arte dramatikoko hezkuntzaren eta ikerketaren arloan argudiatutako diskurtso bat elkarrekin eraikitzen laguntzea, kultura- eta hezkuntza-politikaren arloan neurri zehatzak aktibatzea erraztuko duena, arte eszenikoen sektorearen garapen profesionala eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatzeko.

IZEN-EMATEAK: sarrera librea, lekuak bete arte.

Izena ematea urriaren 19an, larunbata, 11: 00etatik 14: 00etara BAD Jaialdiaren programazioaren barruan.

Lekua: Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskola. Ibarrekolanda Plaza, Bilbo (metroa Sarriko)

Izena emateko: info@addedantza.org

OHARRA: azaroaren 17rako (igandea) izen-emateak aurrerago irekiko dira.

Antolatzailea: (ADDE) Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko Hezkuntza Batzordea. Honako hauen lankidetzarekin: Euskal Aktoreen Batasuna (EAB), BAD Bilbao Antzerki Dantza Jaialdia, Dantzerti, Labo XL Jaialdia, Gipuzkoako Dantzagunea.