EDADEI 4 – Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkunatza eta Ikerketa Topaketa

EDADEI4 2022

Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkunatza eta Ikerketa 4. Topaketa

-> 2022 urriak 15, larunbata BAD Bilbao Jailadian, 10:00etatik 14:00etara eta

-> 2022 urriak 22, larunbata LABO XL Donostia Jaialdian, 10:00etatik 12:30etara.

Antolatzailea: (ADDE) Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko Hezkuntza Batzordea. Honako hauen lankidetzarekin: Euskal Aktoreen Batasunaren Hezkuntza Batzordea, BAD Bilbao Jaialdia, Dantzerti, Labo XL Jaialdia, Gipuzkoako Dantzagunea, Azala Kreazio Espazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

2019az geroztik, profesionalekin eta hainbat erakunde laguntzailerekin batera, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak urtero antolatzen du EDADEI Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketa. Topaketa horien helburua da dantzako eta arte dramatikoko hezkuntzaren eta ikerketaren arloan argudiatutako diskurtso bat elkarrekin eraikitzen laguntzea, kultura- eta hezkuntza-politikaren arloan neurri zehatzak aktibatzea erraztuko duena, arte eszenikoen sektorearen garapen profesionala eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatzeko.

LOMLOEren (3/2020 Lege Organikoa) arau-garapenaren aurrean, 2022ko laugarren edizioan, EDADEI 4, bi jardunaldietan zehar, eskolan dantzaren eta arte dramatikoaren presentzia indartzeko neurriak proposatu eta gogoeta egingo dugu.

<< PROGRAMA PDF >>

-> EDADEI4

2022 urriak 15, larunbata, 10:00etatik 14:00etara. BAD Jaialdia, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan

Lekua: Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola. Ibarrekolanda Plaza, Bilbo. (Sarriko metroa)

Sarrera doakoa eta librea, edukiera bete arte, 
aldez aurretik izena emanda info@addedantza.org

Hezkuntza-egoera berria. Arte Eszenikoak eskolan. KSIgune ekosistemako sektore profesional eszenikoa (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako proiektua).

LOMLOEren arau-garapenak arte eszenikoak sartzen ditu araubide orokorreko irakaskuntzen curriculum-eduki gisa. KSIgune klusterrak goi-mailako hezkuntzaren eta kulturaren eta sormenaren sektorearen arteko lankidetza bultzatu nahi du, eta gizartean duen eragina indartu. Goi-mailako hezkuntzaren eta arte eszenikoen sektore profesionalaren arteko baliozkotze, prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta transferentziako zer jarduketek bultzatuko lituzkete arte eszenikoen praktika onak eskolan? Nola lagundu dezake KSIgunek dantza eta arte dramatikoko profesionalak aintzatesten eta balioesten eskolan duten presentzia indartzeko?

PROGRAMA

10:00-10:15  Izena ematea eta dokumentazioa ematea.

10:15-10:30  EDADEIren lau edizioen aurkezpena.

10:30-12:00  Aurkezpena eta elkarrizketa arte eszenikoek hezkuntzan. Sisifoko Lanaren AAEE Akademiaren argitalpena. Ksigune klusterra: goi-mailako hezkuntzaren eta sektorearen arteko lotura.

12:00-12.30  Etenaldia.

12:30-14:00  Poéticas de creación en danza akademiaren argitaratzea. Arte dramatikoari eta dantzari buruzko bi ikerketa-lanen aurkezpenak.

Aurkezpena eta moderazioa: Alicia Gómez Linares, EDADEI4ko zuzendarikidea, CreaRed Escena ikerketa taldeko kidea eta Dantzertiko irakaslea, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskola; Eusebio Soria, EDADEI4ko zuzendarikidea, Artista somatikoa diziplina anitzeko ikuspegiarekin. Koreografoa eta irakaslea, azken aldian gizarteratzeko politiketan interesatua.

Elkarrizketara gonbidatuak: Ruth Mayoral, Euskampuseko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduraduna, KSIgune klusterra; Ricardo Gassent, Sisiforen lana argitalpenaren egileetako bat. Poéticas de creación en danza egilekidea. Arte eszenikoak hezkuntzan. Musikaria, konpositorea eta diziplina anitzeko sortzailea soundpainting-arekin. Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako eta Madrilgo Konpositoreen Elkarteko (AMCC) kidea.

Graduatuak: Iratxe Bilbao, Dantzertin dantzan graduatua; Sofia Zallio, Dantzertin arte dramatikoan graduatua.

 

-> EDADEI4

2022 urriak 22, larunbata, 10:00etatik 12:30etara. Donostiako LABO XL4, Hizkuntza Eszeniko Berriak Jaialdiaren barruan.

Lekua: Tabakalera, Plaza de las Cigarreras, 1, Donostia

Sarrera doakoa eta librea, edukiera bete arte, 
aldez aurretik izena emanda info@addedantza.org

Hezkuntza-egoera berria. Arte Eszenikoak eskolan. Kultura Eskolaren esperientzia, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua.

LOMLOEren garapenaren ondorioz arte eszenikoek euskal curriculumean duten presentzia berriaren aurrean, elkarrizketa bat proposatzen dugu azken urteotan Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola Programarekin zerikusia duten administrazio publikoko eragile, artista, irakasle eta hezkuntza-aholkulariekin. Honako hauek dira elkarrizketaren gida-galderak: Zein funtsezko baldintza bete behar dira Arte Eszenikoen eta Hezkuntzaren elkargunean kokatzen diren proiektu horien diseinuak? Zein ezaugarri osatu behar ditu elkargune honetan kokatzen den artistak? Nola eraiki artista-pedagogoaren edo pedagogo-artistaren profila?

PROGRAMA

10:00-10:20  Izena ematea eta dokumentazioa ematea.

10:20-10:30  EDADEIren lau edizioen aurkezpena.

10:30-12:30  Aurkezpena eta elkarrizketa arte eszenikoen inguruan Kultura Eskola programan. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria; Berritzeguneetako ordezkaria; Zentroetako ordezkaria eta Sortzaileen ordezkaria.

12:30   Itxiera

Aurkezpena eta moderazioa: Esther Uría, Aktorea, Hezkuntzan doktorea, EABko kidea eta UPV/EHU irakaslea; Mikel Aristegui, EDADEI4ko zuzendarikidea, mugimendu arteen profesionala, lankidetza artistikoan espezializatua; Eusebio Soria, EDADEI4ko zuzendarikidea, Artista somatikoa diziplina anitzeko ikuspegiarekin. Koreografoa eta irakaslea, azken aldian gizarteratzeko politiketan interesatua.

Elkarrizketara gonbidatuak: Ana Elorza, Donostiako Berritzeguneko Arduraduna; Olga Iribar, Oriarte Ikastetxeko Zuzendaria; Horman Poster kolektiboa, antzerki formakuntza, aholkularitza eta bitartekaritza edo mediazio artistikoko esperientziak garatzen dituzte kolektibo eta bitartekari anitzekin.

SARRERA LIBREA ALDEZ AURRETIK IZENA EMANDA info@addedantza.org

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ADDEko Hezkuntza Batzordearekin (Mikel Aristegui, Ebi Soria eta Alicia Gómez Linares) info@addedantza.org

* EDADEI 1, 2019an ospatu zen, BAB Bilbao jaialdiaren esparruan.

* EDADEI 2, 2020ean ospatu zen ONLINE, BAB Bilbao jaialdiaren esparruan.

* EDADEI 3, 2021ean ospatu zen, BAB Bilbao jaialdiaren esparruan eta LABOXL jaialdiaren esparruan.