EBAZPENA ITURRI DEIALDIA Sorkuntza eta ikerketa egonaldia

,

EBAZPENA ITURRI DEIALDIA Sorkuntza eta ikerketa egonaldia

ITURRI egonaldi artistikoan parte hartzeko hautaketa-prozesua amaitu ondoren, hautatuko proiektua plazaretzeko momentua iritsi da. Beraz, hemen duzue ITURRIren babesa jasoko duen konpainia eta proiektua, zorionak!

Konpainia: Las protagonistas (María Pizarro Pérez).
Proiektuaren izenburua: Esto es terror.

ITURRI deialdia LABO XL jaialdiaren eta ADDEren arteko lankidetzaren emaitza da, Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin. Diru-laguntza eta 2 asteko egonaldi artistiko bat egiteko aukera ematen du. Egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean (Errenteria, Gipuzkoa) gauzatuko da eta sortze-prozesuaren erakustaldia egingo da jaialdiaren programazioaren barruan.

Aurkeztu zareten guztioi, eskerrik asko BIHOTZ-BIHOTZEZ erakutsitako interesagatik eta baita zuen lana gurekin partekatzeagatik ere.