DANTZAN BILAKA – ERAKUSTALDI JARDUNALDIAK ETA EKINTZA PARALELOA

,

DANTZAN BILAKA – ERAKUSTALDI JARDUNALDIAK ETA EKINTZA PARALELOA

DANTZAN BILAKA 2024 ERAKUSTALDI JARDUNALDIAK 2024. X. 11 – 12 – 13. 

Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak.

Urriaren 11, 12 eta 13an deialdi honetan garatutako zazpi proiektuen prozesuak aurkezteko programa bat eskainiko dugu Artium Museoan.

Aurkezpen guztiak doakoak izango dira, lekuak bete arte.

Hemezortzigarren edizio honetan, Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok aurkeztuko dituzte urtean zehar garatutako prozesu artistikoak.

  1. urte honetan, programa honako modu honetan garatu da:
  • Egoitzako lehen astea. Otsailaren 26tik martxoaren 3ra Artium Museoan. Maria Ibarretxerekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
  • Egoitzaren bigarren astea. Ekainaren 3tik 9ra Azala Kreazio Espazioan. Arantxa Martinezekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
  • Egoitzako hirugarren astea. Irailaren 9tik 13ra Artium Museoan. Bisita teknikoa erakusketa-espazioetan, entseguak, mentoring-saioak, talde-praktikak.
  • Erakustaldi jardunaldiak. Urriaren 11, 12, 13an Artium Museoan.

Ibon Landak diseinatutako jardunaldien esku-programa aurkezten dizuegu.

EKINTZA PARALELOA
“OZEN PENTSATUZ” ROSA CASADO.

IZEN-EMATEA (15€) urriaren 9ra arte info@addedantza.org helbidean.

24 / 10 / 11 — 16:00 – 18:00
24 / 10 / 12 — 12:00 – 14:00
24 / 10 / 13 — 12:00 – 14:00

Ozen pentsatuz, geure burua eta gainontzekoak entzun ditzakegu. Pentsatzen dudana entzutean, aldatu egiten da airearen hezetasunagatik, eta besteek entzuten dutelako. Beharbada hori, topaketa hori, leku ona litzateke bizitakoa gogoratzeko, egindakoa birpentsatzeko eta irudikatutakoa berridazteko.