DANTZAN BILAKA 2022 – PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA: 30-08-2021 / 30-09- 2021

Dantzan Bilaka 2022
PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Gaur 2021eko abuztuaren 30ean Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren programaren edizio berriaren parte-hartzaileak hautatzeko deialdia irekitzen dugu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatua eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatua den programa.

2022ko edizioa Gipuzkoako lurralde historikoan egingo da, eta horretarako,  Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa,Gipuzkoako Dantzagunea eta Lekuona Fabrika laguntzaile izango ditugu. Gainera,Azala Kreazio Espazioak programa osatzen duten egoitzen bigarren aldian ere kolaboratzaile eta bide-lagun izango da.

Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Sortzaile gisa hasierako fasean dauden pertsonei soilik.

Banakako 7 laguntza emango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako herrialderen batean jaio eta/edo urtebetez erroldatuta daudenei.

Hautatutako pertsonei ematen zaien diru-laguntza programako jardueretan parte hartzeko zuzenduta dago eta horietan parte hartzea derrigorrezkoa da: sorkuntza-prozesuen laguntza artistikoen mentoriak; tailer eta egoitza artistikoak, eta garatutako prozesuak publikoki irekitzeko jardunaldiak (urtarriletik urrira).

Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 30 arte

1- DEIALDIAREN OINARRIAK ARRETAZ IRAKURRI

2 -2022KO EDIZIOAN PARTE-HARTZEKO ESKAERA FORMULARIOA BETE

 

2021eko edizioko lan-aldien laburpen-bideoa partekatzen dugu.

Zuen hautagaien zain gaude!!

BALORAZIO MAHAIAREN ARGITALPENA, DB 2022