IKERKETA PROIEKTURAKO LANKIDETZA DEIALDIA

, ,

IKERKETA PROIEKTURAKO LANKIDETZA DEIALDIA

Düsseldorfeko Theatre der Klänge koreografo baten bila dabil Kostaldeko Identitateei buruzko ikerketa-proiektuan parte hartzeko.

Deialdi honetan parte har dezakete ADDEko bazkideak diren interesdunek edo 2025eko BASQUE DANCE Dantza Lanen Katalogoan obra bat duten konpainiek, fakturatzeko gaitasuna dutenek eta sorkuntza artistikoko prozesuetan esperientzia dutenek.

Theatre der Klängek dantzaren, arte eszenikoen edo ikusizko arteen arloko kolaboratzaile bat bilatzen du Euskal Herriko ikerketa-etaparako.

ESKABIDEAK BIDALTZEKO EPEA:
Eskaerak gaztelaniaz edo ingelesez bidali beharko dira info@addedantza.org helbidera.
2025eko otsailaren 3tik 17ra.

BIDALI BEHARREKOA:
• Koreografoaren CVa.
• Egindako lanen estekak.
• Entsegu-espazioari buruzko informazioa