CIRCULA! 2023 – Euskal Herriko Programa + Andaluziako Programa

, ,

CIRCULA! 2023 – Euskal Herriko Programa + Andaluziako Programa.

Circula! proiektuaren bederatzigarren edizio honetan Dantzaren sorkuntza eta prestakuntza trenean parte hartzen duten elkarteak honako hauek dira: Kataluniako Dantza Profesionalen Elkartea (APdC), Madrilgo Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea (APDCM), Valentziako Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkartea (APDCV), Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea (ADDE), Andaluziako Dantza Profesionalen Elkartea (PAD), Balear Uharteetako Dantza Profesionalen Elkartea (APDIB) eta Galiziako Artes do Movimento Plataforma (PAM).

EUSKAL HERRIko Programa

Gure erkidegoak Andaluzia hartzen du. Hautatutako konpainia Rebeca Carrera izan da (Andaluzia)

LABOXL Jaialdiak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, sortze-prozesuan dagoen dantza garaikideko proiektu bat hartuko du, egoitza artistiko bat emanez eta LABOXL5 Jaialdian egoitzaren erakusketa programatuz.

SEÑORA

Gorteatze bat da helduaroan. Denboraren poderioz eta zauriekin beste zerbait bihurtu den gorputzari balioa emateko modu bat. Zaila da errekonozitzea, lehen dena txukun zegoen tokian munstroa agertzen da. Oraindik nola ebatzi ez dakiguna da gorputz horrek oraindik liluratu egiten duela, erotizatu eta desiratu egiten duela.

  • EGONALDI ARTISTIKOA

NOIZ: Azaroaren 2tik 16ra.

NON: Dantzagunea. Errenteria.

 

  • EMANALDIA

NOIZ: Azaroaren 16an. 18:00tan.

NON: Tabakalera / Kutxa Fundazioa Plaza. Donostia.

+ INFO +

 

TAILERRAK ETA JAM SAIOA

Acciones sencillas

“El cuerpo es una herramienta de conocimiento, y un mundo infinito para investigar y descubrir diversas maneras de moverse y entender la danza. No existe un único cuerpo, ni una única forma de danzar. Desde hace años, mi interés por el movimiento y la danza se ha ido centrando más en la técnica de Contact Improvisation, una técnica que permite trabajar y entender la danza desde otros parámetros, proporcionando la posibilidad de un movimiento nuevo, una forma de sumergirnos en una danza escondida, de un gesto aún desconocido y no previsible, “estados corporales”. Un cuerpo inesperado e impredecible que nos permite crear una danza a través de los sentidos. Y quizás lo más importante un movimiento orgánico, ya que nace de una escucha acorde con las características y necesidades de cada cuerpo. Repensar la anatomía, como punto de partida”. Rebeca Carrera.

NOIZ: azaroak, 11 larunbata. 10:00-12:00, taillerra / 12:00-14:00, jam-saioa

GIDATZEN DU: Rebeca Carrera.

NON: Dantzagunea. Errenteria.

IZEN-EMATEAK: dantzagunea@gipuzkoa.eus

PREZIOA: Doan

LAGUNTZAILEAK: Labo, Circula!, ADDE, Kontakt Donostia, Gipuzkoako Dantzagunea

 

ANDALUZIAko Programa

Edizio honetan, Andaluziak Ane Zapirain ADDEko kide den sortzaile hautatua hartuko du, eta Alicia Rechacekin batera Andaluziako Zentro Koreografikoan izango dira, bere proiektuan Las Crudas” lan egiteko sorkuntza egoitza batekin.

  • TAILER LABORATEGIA

Jugando en crudo”
Las Crudas prozesuan jorratutako ikerketa-metodoa eta galderak eguneroko joko-eremu batera eraman nahi genituzke, ingurune profesional eta ez-profesionalera irekitako tailer-laborategia eskainiz. Prozesua ikusleengandik hurbilago dagoen ikuspegi orientatibo batetik partekatzeko ideia dakarkigu.

NOIZ: azaroak 27 – 30.

NON: Andaluziako Zentro Koreografikoa. Sevilla.

IZEN-EMATEAK: https://www.juntadeandalucia.es/cultura/aaiicc/formacion-y-residencias/cursos/taller-jugando-en-crudo