BASQUE DANCE – EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA
BASQUE DANCE – EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA
Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoaren 10. edizioa.
Katalogo birtualak BASQUE DANCE markaren aterkipean, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du.
Tresna horren helburua konpainien lanak hainbat testuingurutan ikusaraztea eta lankidetzak sortzea da.
Edizio berri honetan 46 dantza-konpainia eta -obra biltzen ditu katalogoak, eta parametro hauen arabera sailka daitezke: iraupena, erakustokia eta kategoria. Gainera, informazioa lau hizkuntzatan kontsulta daiteke.
ADDEk bultzatutako dantza-lanen katalogoak lurraldeko konpainia eta kolektibo/sortzaileen lan profesionalaren ikuspegi zabala eskaintzen du, eta Euskal Herritik kanpo ikusarazten laguntzen du, bai estatuan, bai nazioartean.
2022an aurreikusitako ekintzen artean, Dusseldorfeko Tanzmesseko Dantza Azokaren hitzordura joango gara. Bertan, stand bat izango dugu Euskal Herriko dantzaren sektorea ikusarazteko eta nazioarteko eragileekin harremanetan jartzeko gune bat eskainiz eta gure sektorea indartuko duten harremanak ehuntzen jarraitzeko.
➔ Katalogoaren edizio berria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu:
WWW.ADDEDANTZA.ORG/KATALOGOA
➔ Halaber, edizio honetako lanen laburpenak biltzen dituen laburpen-bideoa ikus dezakezue: