DANTZAN BILAKA BATZORDE ARTISTIKOKO KIDE IZATEKO ERRELEBO DEIALDIA (2025-2026)

,

DANTZAN BILAKA BATZORDE ARTISTIKOKO KIDE IZATEKO ERRELEBO DEIALDIA (2025-2026)

EUSKADIKO DANTZAREN ETA KOREOGRAFIA-SORKUNTZAREN ALORREKO PROFESIONALENTZAT ZUZENDUTAKO LAN ESKAINTZA
Deialdi honen helburua da 2025 eta 2026ko edizioetarako Dantzan Bilaka koordinazio taldeko kide izango den pertsona bat aukeratzea.

Dantzan Bilakaren programa bi pertsonako batzorde artistiko batek eta ADDEren bulegoak osatutako taldeak koordinatzen du. Horiek arduratzen dira programa posible egiten duten lan guztiez. “Laguntza eta koordinazioko” batzorde hori programa egituratzen duten koordinazio eta diseinu lanez arduratzen da, bai eta programan garatutako sormen-prozesuen jarraipenaz ere.

Batzorde artistikoak errotazio sistema bati jarraitzen dio, horregatik, txanda-deialdi honen helburua batzorde artistikorako kide berri bat hautatzea da, Isaak Erdoizak eta ADDEren bulegoak osatzen duten eraketari gehituko zaiona.

Nori zuzendua:

Euskadiko dantzaren eta koreografia-sorkuntzaren alorreko profesionalentzat.

Kandidatura aurkezteko bidali beharrekoa:

· CV (ibilbide artistikoa eta proiektuen kudeaketan eta koordinazioan izandako praktika aipatuz)
· Motibazio gutuna.
· 2025 egutegiaren erabilgarritasuna.

Proposamenak bidaltzeko epea:

Ekainaren 1etik 30era info@addedantza.org helbidean.