ITURRI Deialdia – Sorkuntza eta Ikerketa Egonaldia
ITURRI Deialdia – Sorkuntza eta Ikerketa Egonaldia
ITURRI aurkezten dizuegu ADDEk eta LABO XL Jaialdiak bultzatutako egoitza artistikoen deialdi berri bat.
Lankidetza hori azken urteotan LABOk eta ADDEk Circula, Dantzaren Sorkuntza eta Formakuntza Trena programaren bidez ezarritako lankidetzatik sortu da.
Bederatzi urtez Circula martxan aritu ondoren, 2024an dantzaren sorkuntza eta formakuntza trenak gelditu egin da, ez dakigu modu iraunkorrean ala aldi baterako. Gure aldetik, Danza T-ren bidez estatuko dantza profesionalen gainerako elkarteekin 8 urteko lankidetza izan da, eta horiei esker, ADDEko bazkideek beste komunitate batzuetara bidaiatu ahal izan dute, eta Euskaditik kanpoko sortzaileak hartu ahal izan ditugu.
ADDEk eta LABOk egoitza artistikorako aukera hori eskaintzen jarraitu nahi genuen ADDEko bazkide eta Euskal Herriko dantza-lanen katalogoko konpainiei, eta hortik sortu da deialdi berri hau.
Zuen aldetik harrera ona izatea espero dugu eta izena ematera animatzen zaituztegu.