DANTZAN BILAKA 2023 ERAKUSTALDI JARDUNALDIAK 2023. X. 6 – 7 – 8
DANTZAN BILAKA 2023 ERAKUSTALDI JARDUNALDIAK 2023. X. 6 – 7 – 8
DANTZAN BILAKA ren jarduerak urte osoan zehar luzatzen dira, eta azken jardunaldi hauekin ixten dira.
Deialdi honetan garatutako zazpi proiektuen lan-prozesuak erakusteko aurkezpen-programa bat eskainiko dugu Azkuna Zentroan urriaren 6an, 7an eta 8an.
Aurkezpen guztiak doakoak izango dira, lekuak bete arte.
XVII. edizio honetako partaideak hauek dira: Ander Fernández, Ane Zapirain Gorostegi, Dácil Wijkström, dpvillanueva y Oihana Altube, Eire Larrea, Izarne Oyarzabal, Natalia García Muro.
TAILERRA
Dantzan Bilaka 2023ko jardunaldietan aurkezten diren proiektuen inguruan ekintza paralelo bat antolatu dugu tailer moduan.
KO-LAGUNTZA PRAKTIKAK. Carolina Campos.
Urriak 6, ostirala 16:30 – 18:30
Urriak 7, larunbata 11:00-13.30
Urriak, 8, igandea 11:00- 12:30 eta 18:30-20:00
Garrantzitsua da erakustaldiak ikustea tailerra egiteko.
Parte-hartzaile bakoitzaren proiektuak/piezak bisitatzearen eta ko-laguntzaren inguruan antolatu da tailer hau. Arretazko lekuetarako gonbidapen modura ulertuko dira piezak, eta sorkuntza prozesuen barrualdera begiratzeko tresnak emango dizkiguten ariketak aktibatuko ditugu, aurkeztutako objektuetatik abiatuta.
Sortutako munduei erreparatuko diegu, eta baita bakoitzak proposatzen duen gonbidapen motari ere, euren erlazioak zabalduz eta lengoaia emanez, etorkizun edo desplazamendu posibleei buruz espekulatuz.
Modu zainduan eta proiektu bakoitzaren momentua kontuan hartuz, modu kolektiboan lan egin ahal izatea da ideia, artista bakoitzari galdera, sentsazio eta norabide posible berriak oparitzeko.
IZEN-EMATEAK: (15€) urriaren 2ra arte info@addedantza.org-en.