Euskal Herriko Dantza-Lanen Katalogoa. DEIALDIA 2022

Euskal Herriko Dantza-Lanen Katalogoa. DEIALDIA 2022

Euskal Herriko Dantza-Lanen Katalogoaren deialdia zabaltzen dugu.
Epea urtarrilak 23 igandean bukatuko da.

Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileei zuzendua.
Konpainia, talde edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra sartu ahalko du katalogoan.

BETEBEHARRAK
• Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileei zuzendua.
• ADDEko bazkide ez diren pertsonek Euskal Herrian izan beharko dute zerga-egoitza.
• Konpainia, talde edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra sartu ahalko du katalogoan.
• Konpainiak berak aukeratuko du dantza-lana, eta nazioartean proiekzio handiena duena edo katalogorako egokiena dena aukeratu beharko du.
• Galdetegian, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da.
• Konpainiaren banaketa estrategia edo planari buruz idatzi labur bat bidali.
• Onarpen irizpideak: Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda zein hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
• Ez da nahitanahiezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartuko adute beren lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute.
Gainera, Euskal Herritik kanpo bizi diren bazkideei dantza-lanak argitaratzea onartzen da.

+ DEIALDIA 2022 +

Deialdiaren oinarriak betetzen badituzu bidali informazio guztia urtarrilaren 23 igandea baino lehen.