2022 DEIALDIA
Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta Euskal Herrian sortutako lanen proiekzioa, nazioarteko eragile eta testuinguruekiko harremanen bidez. Nolanahi ere, tresna honek bi norabideko komunikazioa sortu nahi du, proiektuak eta lankidetza-modu emankorrak barne hartuko dituena.
Hamargarren edizio honetan, tresnari eta bere eraginkortasunari buruzko hausnarketa egin ondoren, eta obra-kopurua murriztu ahal izateko helburuarekin, lurraldearen errealitatearen inklusibotasunari eutsiz, zenbait aldaketa egin ditugu.
Hauek dira katalogoan sartzeko garatu diren betebeharrak:
BETEBEHARRAK
• Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileei zuzendua.
• ADDEko bazkide ez diren pertsonek Euskal Herrian izan beharko dute zerga-egoitza.
• Konpainia, talde edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra sartu ahalko du katalogoan.
• Konpainiak berak aukeratuko du dantza-lana, eta nazioartean proiekzio handiena duena edo katalogorako egokiena dena aukeratu beharko du.
• Galdetegian, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da.
• Konpainiaren banaketa estrategia edo planari buruz idatzi labur bat bidali.
• Onarpen irizpideak: Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda zein hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
• Ez da nahitanahiezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartuko adute beren lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute.
Gainera, Euskal Herritik kanpo bizi diren bazkideei dantza-lanak argitaratzea onartzen da.
Dokumentazio guztia bidaltzeko epea 2022ko URTARRILAREN 23 IGANDEA.
Ohiko galderak kontsulta ditzakezu.
KUOTAK
Bazkideek*: DOAN
EZ Bazkideek: ikuskizun 1: 70€.
ADDE-ko bazkide profesionalek 108€-ko urteko kuota bat ordaintzen dute, elkartearen parte izateagatik. Katalogoa kideentzako zerbitzu bat gehiago delarik.
*Konpainia edo taldeko zuzendariak izan beharko du ADDEko bazkide.
Ez da ordaindu behar zenbatekorik argitaratuta dagoen ikuskizun bat berriro argitaratzeagatik.
Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoa, ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen proiektua da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza jasotzen du.
Proiektu hau Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin egiten da.
Kuota horiek, ADDEk bere gain hartzen dituen gastuei aurre egiten laguntzen dute.
BIDALI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Konpainia bakoitzeko galdeketa bat bete eta bidali. Katalogoan sartu nahi duten konpainia berri guztiek konpainia berriaren galdetegia bete behar dute eta lan berriaren galdetegi bat.
Ikuskizun bakoitzeko galdeketa bat bete eta bidali. Dantza-lana dagoeneko katalogoan argitaratua duten konpainiek eta ikuskizun berria sartu nahi dutenek soilik dantza ikuskizun berriaren galdetegi bat bidali behar dute.
Dagoeneko argitaratuak dauden konpainiek eta dantza lanek ez dute galdeketarik bete behar.
Dagoen informazioa eguneratua dagoen baieztatzea eskatzen dugu, hori horrela izan ezean, aldatu diren datuak comunicacion@addedantza.org helbidera bidali behar dira epea amaitu aurretik (2022ko urtarrilaren 23a). Aurtengo edizioan konpainia bakoitzeko dantza-lan bakarra sartuko da, beraz, ikuskizun bat baino gehiago duten konpainiek ikuskizun berria edo daudenetatik zein uzten duten jakinarazi behar digute.
• GALDEKETA- Dantza Lanen Katalogoa 2022>>
Baimen dokumentua bete, sinatu eta bidali. (Lehenagotik baimen dokumentua bidali duten konpainiek, taldeek edo sortzaileek ez dute berriro bidali behar.)
Deskargatu dokumentua: doc_autorizacion
Dokumentua comunicacion@addedantza.org helbidera bidali.
INFORMAZIO GUZTIA 2022KO URTARRILAREN 23 IGANDEA BAINO LEHEN BIDALI