DANTZA INGURUKO TOPAKETA PROFESIONALA

,

DANTZA INGURUKO TOPAKETA PROFESIONALA

Prestakuntza/sentsibilizazio JARDUNALDIA: dantzaren programazioa handitzea eta sendotzea

TOPAKETAREN SORRERA ETA HELBURUAK

Ideia ADDEko Sortzaileen Batzordetik sortzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendaritzarekin eta SAREAko Dantza Batzordearekin partekatzen da. SAREAko espazio eszenikoetan dantzaren programazioa handitzen eta sendotzen lagunduko duten ekimenak bultzatzeko beharretik abiatzen da. Horretarako, lantalde bat sortzen da ADDE + Kultura EJ + SAREA + Dantzagunea.

Dantzaren arloan programazioaren, sorkuntzaren, bitartekaritzaren, komunikazioaren… inguruko esperientziak, egiteko moduak eta ezagutza partekatzea da helburua.
Dantza programatzen duten antzokietan dantza-programazioa areagotu eta sendotu nahi da, eta oraindik programatzen ez dutenei hori egitera animatu.

Topaketa SAREAko antzokietako programazio-arduradunei zuzenduta dago batez ere, baina sektore profesionalari ere irekita dago, antzokietako programazioetan dantza sustatzeko lagungarri izango zaizkien gakoak eta jarraibideak eskaintzeko.

Urriak 14 – Barakaldo Antzokia – 9:15 – 13:45 – PROGRAMA

1. MAHAIA: SORMENEZKO EKOIZPENA – ESPAZIOAK
2. MAHAIA: DANTZAKO PROGRAMAZIOA
3. MAHAIA: HEZKUNTZA | MEDIAZIOA
4. MAHAIA: EKOIZPEN SORTZAILEA – KONPAINIAK/ ARTISTAK
TAILER PRAKTIKOA: KRITIKA, EZAGUTZA ETA KOMUNIKAZIOA DANTZAN (programatzaileei zuzendua)

+ PROGRAMA OSOA XEHATUA +

Izen-emate epea: 2021eko irailaren 30 arte

Artista/konpainientzako izena emateko galdetegia

JARDUNALDIAREN BIDEO LABURPENA