“1 + 1” ADDE 2025 AFILIAZIO KANPAINA

, , ,

“1 + 1” ADDE 2025 AFILIAZIO KANPAINA  

ADDEk bere 22 urteko ibilbidean Euskal Herriko dantzaren sektorean hazten eta sendotzen joan da. Esperientzia eta ibilbidea ditugu, sektorearen barne kohesioan eta profesionalen lan baldintzak hobetzen lan egiten jarraitu ahal izateko.

Pertsonak ADDEn elkartu eta inplikatu ahala, elkartea hazi eta aurrera doa, ADDE GAUDEN PERTSONA GUZTIAK GARELAKO eta pentsatu nahi genuke gauden pertsonak benetan ADDEn sinesten dugula, kolektiboaren garrantzian eta egiten duen lanean.

Leku honetatik guztiok inplikatzea gustatuko litzaiguke, beste profesional batzuengana hurbildu ahal izateko eta, horrela, hazi ahal izateko, kolektiboari erantzun hobea emateko eta ahots gehiago izateko. Elkartearen garapenerako eta bilakaerarako garrantzitsua dela uste dugu.

Imajinatzen duzue elkartekide bakoitzak beste bat erakartzea? HORI 1 + 1 IZANGO LITZATEKE
Batura horren ondorioz, bazkide anfitrioiek hobaria izango lukete bi hileko kuota batean, eta 1+1 sistemarekin elkartutako pertsonek ez lukete inskripzio-kuotarik ordainduko.

Gainera, kanpainari ikusgarritasuna emateko, irudi batzuk zabalduko ditugu sare sozialen bidez. Gustatuko litzaiguke zerbait dibertigarria izatea, eta, horregatik, proposatzen dizuegu zuen avatarra bidaltzea, une honetan ADDE garen pertsona guztiok zabaldu ahal izan dezagun.

Animatuko zara? bidali zure avatarra (edo argazkia) comunicacion@addedantza.org helbidera eta promozioaren irudian txertatuko dugu sareetan partekatzeko.

ANIMATU PARTE HARTZEN 1 + 1 KANPAINAN
DENON LAGUNTZAREKIN GEHIAGO IZANGO GARA