“Dantzaren Etorkizuna Topaketa” (1. pilula)
“DANTZAREN ETORKIZUNA TOPAKETA” (1. pilula)
ETORKIZUNEKO DANTZA. DANTZAREN ETORKIZUNA…?
Dantzaren sektorearentzako topaketa. Abenduaren 9a. Barakaldo Antzokia.
2025eko Dantzaren Nazioarteko Egunerako gure leloak Dantzaren eta mugimenduaren arteen sektorearen profesionalizazioa jartzen du mahai gainean, egindako ekintzak gure lanbidea hainbat espaziotan ikusaraztera bideratu dira.
ADDEn, egungo egoerari buruzko hausnarketaren beharrak eta biraktibazio kolektiborako nahiak bultzatuta, topaketa bat antolatzen ari gara abenduaren 9rako, Barakaldo Antzokian. Bertan, gure dantzaren ekosistemaren beharrezko eta osagarri diren artista/erakunde/kultur eragile gisa aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Dantzaren etorkizun iraunkorrean jarri nahi dugu fokua, gure lanbidea duinduko duena, erakusketarekin harreman zuzena edo potentzialki zuzena duten pertsonen topaketa bat sortuz.
Lehen pilula honetan Euskal Herriko dantza lanen katalogoa erakutsi nahi dugu, sektorearen ikuspegi zabalagoa eskaintzeko.
Bermatu al dezakegu lanbidea jasangarria, bideragarria eta duina izatea? Zer egiten ari gara horretarako? Zein da dantzaren etorkizuna?
“LA DANZA DEL FUTURO NO TIENE UNA FORMA
LA DANZA DEL FUTURO NO PRODUCE OBRAS
LA DANZA DEL FUTURO NO ES UNA DISCIPLINA
LA DANZA DEL FUTURO ES NECESARIA
LA DANZA DEL FUTURO TAMBIÉN ESTÁ EN EL PASADO
LA DANZA DEL FUTURO PRODUCE CONOCIMIENTO
LA DANZA DEL FUTURO ES CUESTIÓN DE FE
LA DANZA DEL FUTURO ES MARICA
LA DANZA DEL FUTURO SE PRONUNCIA
LA DANZA DEL FUTURO ES UN ACTO DE AMOR”
Jaime Conde Salazarren “La danza del futuro” liburuaren estraktua.
* TOPAKETAREN INSKRIPZIOAK URRIAN IREKIKO DIRA
ADDEko sortzaileen batzordeak sustatutako topaketa, Gipuzkoako Dantzagunearen, SAREAren, Barakaldo Antzokiaren, Dantzalabearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin eta laguntzarekin.