BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETA + BATZAR NAGUSIA + LAN BATZORDEAK

BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETA

Zuzendaritza Batzordea berriztatzen dugu urtero, oraingoan, Maria Martinek eta Eva Guerrerok eskatu dute beraien txandatzea. Mila-mila esker egindako lanagatik eta zuekin ikasi dugun guztiarengatik!!!
Orain beste bazkide batzuen txanda da.

junta_adde_2019_web

Zer eskatzen da?
Zuzendaritza batzordean egoteko konpromisoa gutxienez bi urtekoa da, denbora tarte horretan egokitzapen eta garapen tartea ematen dela deritzogu.

Zeintzuk dira eginbeharrak?
Juntako bilerak hilean behin izaten dira, baina, elkartearekiko harremana jarraia izaten da egunerokotasuean. Batzordearen kide bakoitza elkarteko proiektu bat edo batzuen jarraipena egiteko arduratzen da aldi berean beste lan-talde batean egon daitekelarik.

Diru-saria jasotzen da?
ADDEko urteko diru-laguntza, egiten ditugun proiektu eta lanetan banatzen da (ekintzak, lan orduak, bilerak, bidaia gastuak eta abar). Horretaz gain, urte bukaeran aurreikusitako aurrekontutik dirua sobratu bada, batzordeko bilerak ere ordaintzen dira.

Maria Martin-en testigantza, aurten junta uzten duen kidea:
Zuetako askok juntan egotea lan nekeza dela pentsatuko duzue, denbora asko eskatzen duela (ia ez dugun benbora), aldez aurretiko jarrera, baina gehienbat profesioaren alde lana egiteko gogotsu egotea… eta hala da, lan gogorra da eta batzuetan frustragarria… Hala eta guztiz ere,
alde guztietatik begiratuta aberasgarriak izan dira ADDEn lanean egondako hiru urte hauek. Gauza askotaz konturatu naiz, ziurrenik ADDEren batzorde nagusian egon ez banintz ez nituzkeenak ezagutuko; maila pertsonalean nire profesioa duen jendearekin hausnartu, partekatu, hitz egin, baina batez ere batera indartsuagoak garela eta elkartzen bagara gure ahotsak indar handiagoa duela konturatu naiz…eslogan politikoa badirudi ere, horrela da.  Ahotsa berriei lekua uzteko momentua dela uste dut, zalantzarik gabe indarrez eta animoz ADDEren batzorde nagusian sartzeko, zuen ideak, hausnarketak eta indarra beharrezkoak direlako.
Maria Martin

Zuen hautagaiak aurkezteko epea abenduak 1 igandean bukatuko da, beraz, data hori baino lehen gurekin harremanetan jartzeko idatzi info@addedantza.org helbidera edo gure telefonoetara deitu: 944 329 314 / 688 612 052.

Animatu zure hautagaia aurkezten!

BATZAR NAGUSIA

Urtero egiten dugun moduan, ADDEren bazkideekin topatuko gara urte bukaerako batzar nagusian.
Urteko balantzea egin eta datorren urteko proiektua aurkeztuko dugu.

ZITA: Abenduak 13 Ostirala arratsaldeko 17:00etan.
Bilbaoeznenan eta Dantzagunean: bideokonferentziaren bidez bat egingo dugu.
Bertaratze baieztapenak info@addedantza.org helbidean abenduak 11 asteazkena arte.

OHARRA: Oso garrantzitsua da zuen bertaratze baieztapenak bidaltzea, izan ere, topalekuetako batean baieztapenik egon ezean, bertan behera geratuko litzateke leku horretako hitzordua.

ADDEren BATZORDEAK

ADDEren proiektuetan modu aktiboagoan lan egiteko gogoa baduzu, ADDEren batzorderen batean izena eman dezakezu. Lau batzorde ari dira lanean gaur egun, horietako batean egon nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.

1. Hezkuntza Batzordea
2. Konpainiaen/Sortzaileen Batzordea
3. Lan-gidaren Batzordea
4. Bizkaiko Dantza Etxea Batzordea