ZUZENDARITZA BATZORDEAREN ERRELEBOA + BATZAR OROKORRA
ZUZENDARITZA BATZORDEAREN ERRELEBOA + BATZAR OROKORRA
DEIALDIA. ADDEko zuzendaritza batzordean parte hartzeko deialdia zabaldu dugu.
ADDEko zuzendaritza-batzordea zazpi bazkidek osatzen dute, eta gutxienez bi urterako konpromisoa hartzen dute. Urtero berritzen dira plaza batzuk, beste ahots, ideia eta energia batzuek bat egin dezaten taldearekin. Erreleboak aukera ematen die beren lanarekin eta denborarekin inplikatutako pertsonei etenaldi bat egiteko, pilak kargatzeko eta beste leku batzuetatik konektatuta jarraitzeko.
Oraingo honetan, Aritz Lópezek, Mikel del Vallek eta Rebeca Barrosok eskatu dute txanda hartzeko; beraz, deialdi honen helburua hiru pertsona hautatzea da.
Batzordetik ateratzen diren hiru pertsonen inplikazioa eta lana eskertu besterik ezin dugu egin. Plazer bat izan da zuekin lanean aritu izana eta espero dugu ADDEren lana gertutik jarraitu ahal izango duzuela. MILA ESKER!!
DEIALDIA
ZEINTZUK DIRA EGINBEHARRAK?
Juntako bilerak hilean behin izaten dira, baina, elkartearekiko eta bulegoarekin harremana jarraia izaten da egunerokotasuean. Batzordearen kide bakoitza elkarteko proiektu bat edo batzuen jarraipena egiteko arduratzen da, aldi berean beste lan-talde batean egon daitekelarik.
OHARRA: bilerak online egiten ari gara. Aukera horrek mugikortasuna edo eta distantziak errazten ditu.
DIRU-SARIA JASOTZEN DA?
ADDEk jasotzen duen diru-laguntza, egiten ditugun proiektuen eta lanen artean banatzen da (proiektuak, lanorduak, bilerak, bidaia-gastuak, etab.).
BIDALI ZURE HAUTAGAITZA
Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@addedantza.org helbidera, azaroaren 23ra arte.
BATZAR OROKORRA. ADDEko Batzar Orokorrerako deia egiten zaie bazkideei.
Abenduaren 11ean, osteguna, 15:30etan, Zoom bidez batzarra online egingo dugu.
Urtero bezala, martxan dauden proiektuak partekatuko ditugu bazkideekin, datorren urterako proposamenak aurkeztuko ditugu eta zuzendaritza batzordearen erreleboa egingo dugu.
Gainera, proposamen bat aurkeztuko dugu elkartearen estatutuetan puntu berri bat gehitzeko, batzarrean onartu beharko dena.
ADDEren webguneko bazkideen eremuan aurki dezakezue 2025eko jarduera-proiektuaren justifikaziorako memoria, azaroko datan eguneratua. Urtarrilean urteko memoria osoa argitaratuko dugu itxiera ekonomikoarekin.
Norbaitek elkartearen edozein proiektu, lan, kontu edo beste edozein aspektu sakonago ezagutu nahi badu, bulegoan eska dezake informazioa.
IZEN EMATEAK:
Zuen parte-hartzea baieztatzeko eta Zoomaren esteka jasotzeko, idatzi email bat info@addedantza.org helbidera, abenduaren 8a astelehena baino lehen.
Batzarrean parte hartzera animatzen zaituztegu!

