DANTZAKO TRANTSIZIO PROFESIONALA “TRANSIT” JARDUNALDIAREN KONTAKIZUNA

, ,

DANTZAKO TRANTSIZIO PROFESIONALA “TRANSIT” JARDUNALDIAREN KONTAKIZUNA

Urriaren 24an dantzako trantsizio profesionalen gaia lantzeko jardunaldia egin genuen.

BAD jaialdiaren testuinguruan egin zen, TRANSIT elkartearen eskutik.
TRANSIT Dantzako Trantsizio Profesionalerako Ikasketa eta Ekimenen Mahaia da, Espainian gaiari buruzko elkarte aitzindaria eta IOTPDko (Dantzari eta Dantzari Profesionalen Trantsiziorako Nazioarteko Erakundea) kidea.

Aurrez aurreko jardunaldia izan zen, Bilboko San Frantzisko udaltegian.

Hasiera batean jardunaldia bi zatitan diseinatu zen, goizez eta arratsaldez, baina azkenean arratsaldeko saioa beste egun batean online egitea erabaki zen. Bigarren zati hori azaroaren 20an izan zen.

Aurkeztu zen informazio guztia bildu eta bertaratzeko aukerarik izan ez zuten interesdunei baliabide hau eskaintzeko asmoz, kontakizun bat egin zen Teklak-en eskutik.