REDE Proiektua. Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea

,

REDE. Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea

REDE PROIEKTUA 2020-2022

Kataluniako Dantza Profesionalen Elkarteak (APdC) eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) gidatutako ekimena.
Proiektuaren helburua da Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan Dantzako Jardunbide Egokiak bultzatzea, Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea sortuz (REDE)

La danza es contenido obligatorio en las enseñanzas de régimen general en el contexto del estado español desde hace tres décadas y cumple una función educativa fundamental para el desarrollo individual y social del alumnado. Sin embargo, la práctica educativa de danza en los centros escolares es poco habitual, siendo una de las razones la falta de formación y cualificación de los docentes.

Egoera horren aurrean, Kataluniako Dantza Profesionalen Elkarteak (APdC) eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) bat egin dute Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan dantzaren presentzia eta jardunbide egokiak bultzatzeko, Estatuko dantza eta hezkuntza sarearen (Rede) bidez.

Helburu hori betetzeko, REDE zuzendaritza, APDC eta ADDE elkarteekin bat egiteko interesa duten dantza profesionalen elkarte guztiak buru dituela, lau ekintza giltzarri hauek gauzatuko lituzke sorrerako lehen fasean (2020-2022):

1) Estatu mailan, dantzako jardunbide egokien eragileak eta baliabideak identifikatzea eskolan, eta bistaratzea dantzako profesionalen elkarte autonomikoen webguneen bidez;

2) Aholkularitza, koordinazioa eta sektore arteko lankidetza ematea hezkuntza-eragile eta -administrazio autonomiko eta estatalekin, araubide orokorreko irakaskuntzetan dantzaren eta dantzako profesionalen presentzia areagotzeko;

3) Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan dantzako jardunbide egokien prestakuntza-plan pilotua diseinatzea eta garatzea, eta

4) Estatu mailako ikastetxeetan dantzaren araudiari eta hezkuntza-jardunari buruzko ikerketa bat babestea.

AURKEZPENA