REDEk “Hacia unas buenas prácticas de danza en la escuela” argitalpenaren bertsio digitala kaleratu du

,

REDEk “Hacia unas buenas prácticas de danza en la escuela” argitalpenaren bertsio digitala kaleratu du, Ediciones Mahali argitaletxeak argitaratua.

REDEk, Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sareak, “Hacia unas buenas prácticas de danza en la escuela” bere lehen argitalpenaren online bertsioa aurkeztu du. Sarearen ibilbidea, ekintzak eta erronkak, bost autonomia-erkidegotako dantzaren egoeraren mapatzea eta eskolako dantza-jardunbide egokien hainbat eredu biltzen ditu lan horrek.

➔ Doako argitalpen digitalera hemen sartu:
“Hacia unas buenas prácticas de danza en la escuela”


Argitalpenak dantza eskolan hobeto ulertzea eta txertatzea erraztu nahi du. Horretarako, aurrekariak, erreferentzia-esparruak eta proposamenak eskaintzen ditu, hezkuntza-politikak garatzen eta ikastetxeetan praktika zehatzak ezartzen laguntzeko. Gainera, irakasle, dantza-profesional eta hezkuntza-arduradunentzako baliabide erabilgarri gisa planteatzen da.

Argitaratzaileak
Alicia Gómez-Linares · Carmen Giménez-Morte · Gemma Calvet Villena

Egileak
Alicia Gómez-Linares, Carmen Giménez-Morte, Gemma Calvet Villena, Vanesa Fuentes, Laura Martín, Aina Bujosa, Omar Meza, Ainhoa Magallón, Mónica Yunquera, Marta Romero, Paz Díaz, Teresa Susinos, Jerónimo Forteza Ramos, Alicia Herrero-Simón, Natalia Monge, June Kortazar, Eneko Balerdi, Tania Herrero Martínez, Sara Esteller, Wilfried van Poppel, Amaya Lubeigt, Clara Boj, Checho Tamayo, Eva Morales, Antonio Venegas eta Pedro Jiménez.

Aurkezpenak
2026an, argitalpenaren aurkezpenak egingo dira hainbat autonomia-erkidegotan. Horien edukia ezagutarazteaz gain, topaketek elkarrizketarekin jarraitzea dute helburu, araubide orokorreko zentroetan dantzako profesionalen presentzia handiagoa izan dadin.

Jarraian, lehenengo data iragartzen da; laster jakinaraziko dira hurrengo datak:
2026 apirila
• Kantabria — apirilak 29, asteazkena. 19:00tan. Sorkuntza Fabrika, Tabacalera. Santander.

REDEri buruz
REDE (Red Estatal de Danza y Educación) dantzaren arloko hezkuntza berrikuntza, kudeaketa eta ikerketarako proiektua da, 2020an sortua. Hasieretan, bederatzi elkarte autonomikok eta estatuko bik osatua.

Gaur egun, proiektua hirugarren fasean dago, eta elkarte hauek parte hartzen dute: Danza e Investigación, ASSITEJ, APDC, APDCV, ADDE, Movimiento en RED eta Unión Danza Visible Murcia.

Dantzaren eta bere profesionalen presentzia erregimen orokorreko irakaskuntzetan indartzea du helburu nagusi, lege aldaketak eta praktika egokien garapena bultzatuz haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta goi mailako hezkuntzan.

REDEren denbora-lerroa (gazteleraz)

Harremanetarako
Argitalpenaren aurkezpenak eskatzeko: info@addedantza.org