ADDE. DATOZEN JARDUERAK
ADDE. DATOZEN JARDUERAK
Udazken/negu honetan ADDEk hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako ekintzekin agenda animatua dugu.
Zuen interesekoak izatea espero dugu!
EDT-5
IRAILAK 5 – 6 – 7. TABAKALERA. DONOSTIA
Hainbat profesional praktikak eta hitzaldiak egitera gonbidatu ditugu, taldearekin partekatzeko eta hausnartzeko, eta, hala, dantzaren eta osasunaren, zainketen eta mugimenduaren inguruko praktikak eta eztabaida-foroak sortzeko, gorputz eta gaitasun fisiko eta intelektual guztietarako.
IZEN-EMATEAK UZTAILAREN 28 ARTE info@addedantza.org HELBIDEAN
+ PROGRAMA +
__________
DANTZAN BILAKA
URRIAK 17 – 18 – 19. LEKUONA FABRIKA. ERRENTERIA
Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak.
Irekiera honek forma ezberdinak har ditzake, eta proiektuak partekatzeko nahiz publikoarekin erlazionatzeko modura proposatzen da. Horregatik, partaide bakoitzak erabakitzen du zer partekatzeko beharra duen edo nola egiten duen. Material gordin batzuk aurkez daitezke, proposamen eszeniko bat, praktika bat, bideo bat, hitzaldi bat, edo bakoitzak partekatu eta esperimentatu nahi duen hori.
SARRERA DOAN LEKUA BETE ARTE. (JARDUNALDIEN PROGRAMA AURRERAGO ARGITARATUKO DUGU)
+ 2025 PROIEKTUAK +
__________
TRANSIT
URRIAK 24. SAN FRANCISCO UDALTEGIA. BILBAO
Formazio jardunaldi bat izango da, trantsizio profesionalen gaia Euskal Herriko dantza-profesionalei hurbiltzeko eta zuen trantsizio prozesuan lagungarri izan daitekeen informazio praktikoa emateko.
TRANSIT, Dantzako Trantsizio Profesionalerako Ikasketa eta Ekimenen Mahaia, Espainian aitzindaria den elkartea eta IOTPDko (Dantzari eta Dantzari Profesionalen Trantsiziorako Nazioarteko Erakundea) kidea aditu profesionalek parte hartuko dute.
BA AL DAKIZU TRANTSIZIO PROFESIONALA ZER DEN? ZERI EGIN BEHAR DIOTE AURRE TRANTSIZIOAN DAUDEN PROFESIONALEK?
Programa bi zatitan banatuko da. Goizeko ordutegian, aukera izango dugu jakiteko zer den trantsizio profesionala, trantsizioaren zikloa eta aldaketa onartzea, trantsizioko laguntzaren beharra, zer den trantsizio-programa bat, eta abar. Horrez gain, trantsizio profesionaleko programa baten barruan dauden eta trantsizioa egiten ari diren pertsonen testigantzak ezagutuko ditugu.
Bigarren zatian, arratsaldeko ordutegian, bertaratutako pertsonen kasu zehatzen inguruko zalantzak eta berezitasunak ezagutu ahal izango ditugu.
Lanbidearen egunerokotasunean oraindik gutxi agertzen den gaia dela uste dugu, baina berebiziko garrantzia duena. Europan, urteak daramatzate arlo horretan lanean, eta zenbait esperientziek erakusten dute garrantzitsua dela lanbide-karreraren hasierako fasetik lantzea, ikuspegia modu naturalean eta zeharka jarriz lan-bizitzan zehar.
SARRERA DOAN, ALDEZ AURRETIK IZENA EMANDA. (JARDUNALDIAREN PROGRAMA ETA IZEN-EMATEAK AURRERAGO ARGITARATUKO DUGU)
__________
EDT-5
AZAROAK 15. LA FUNDICIÓN. BILBO
Aurten lehen aldiz, EDTko bertsio murriztu bat ospatuko da Bizkaian. Egun erdi bateko topaketa izango da, goizeko ordutegian.
(TOPAKETAREN PROGRAMA ETA IZEN-EMATEAK AURRERAGO ARGITARATUKO DUGU)
__________
DANTZA TOPAKETA
ABENDUAK 9. BARAKALDO ANTZOKIA
Dantzaren etorkizun iraunkorrean jarriko dugu fokua, gure lanbidea duinduko duen etorkizun batean. Erakusketarekin harreman zuzena edo potentzialki zuzena duten profesionalak gonbidatuko ditugu parte hartzera. Konpainien lanak saltzeko eta banatzeko zailtasunak ikusiko ditugu, dantza-zirkuitu berrien sorrera eta antzeko gaiak landuko ditugu.
SARRERA DOAN, ALDEZ AURRETIK IZENA EMANDA. (TOPAKETAREN PROGRAMA ETA IZEN-EMATEAK AURRERAGO ARGITARATUKO DUGU)



