EUSKAL DANTZA KONPAINIEN PRESENTZIA EDINBURGOKO FRINGE JAIALDIAN
EUSKAL DANTZA KONPAINIEN PRESENTZIA EDINBURGOKO FRINGE JAIALDIAN
Edinburgh Festival Fringe munduko kultur ekitaldi handienetariko eta garrantzitsuenetako bat da. Urtero ospatzen da Edinburgon, Eskozian, abuztuan zehar, Edinburgoko Nazioarteko Jaialdiarekin batera.
Etxepare Euskal Institutuak, ADDErekin lankidetzan, 2025eko dantza-lanen katalogoko konpainiei eta ADDEri elkartutako dantza konpainia profesionalei zuzendutako deialdi bat argitaratu zuten.
Aurkeztutako eskaeren artean, Euskal Herriko bi dantza konpainia hautatu ditu DanceBase aretoak Fringe jaialdirako. DAB konpainia “Noeud” ikuskizunarekin eta CielorasO konpainia “Née” ikuskizunarekin.
Bakoitzak 6 emanaldi eskainiko ditu, abuztuaren 19tik 24ra. Sarrerak salgai daude jada.