DANTZAN BILAKA 2018 JARRAIPEN ETA KOORDINAZIO BATZORDE BERRIA

Dantzan Bilaka 2018 jarraipen eta koordinazio batzordea dagoeneko lanean hasi da aurtengo edizioan.

2017. urte bukaeran koordinatzaile izateko hautagaitzak aurkezteko deialdia ireki genuen.
Jasotako eskaera guztiak baloratu ostean, lan-talde berria honakoek osatzen dute: Blanca Arrieta (koreografa eta interpretaria), Olatz de Andrés (koreografa eta interpretaria) eta Asier Zabaleta (koreografoa eta interpretaria). Asier taldean sartzen da, beraz, Igor de Quadrari txanda eginez, Igor taldea uzten duelarik hiru urtez bertan lanean egon ondoren.

PROMO BIDEOA DANTZAN BILAKA 2017