Elkartearen eremua
Alor honetan, ADDE elkarteak dantzako profesionalak elkartzea du xede nagusia, euren lanbidea edo espezialitatea edozein izanda ere, sektorearen garapenean lagunduko duten diagnosiak eta neurriak aztertzeko eta adosteko. Hori guztia, sektorearen adar artistikoan, kulturalean, sozialean, nahiz alderdi ekonomikoan eta laboralean.
Helburu hori betetzeko, elkarteko eginkizunak antolatzen ditugu ADDE osatzen dugunon artean: batzar nagusia, zuzendaritza-batzordea eta kudeaketa-egitura osatzen dugun pertsonen artean hain zuzen. Bestalde, ADDEk barne-komunikazioa eta sektore guztiaren egituratzea areagotzeko ahalegina egiten du, bazkide diren profesionalak, nahiz bazkide ez direnak barne.
Eremu sektoriala
ADDE, elkarte profesionala den aldetik, dantza sektoreko kultur politiken diseinuan eta kudeaketan parte hartzeko erantzukizuna du. Hori horrela, ADDEri deitutako foro guztietan parte hartzen du. Euskadin dantzaren garapen profesionala hobetuko duten neurriak hartzera eramango duten hausnarketen azterketan laguntzeko.
ADDE elkartea sektoreko barne-elkarrizketan lan garrantzitsua garatzen ari da, bai eragile publikoekin, bai pribatuekin. Arreta berezia eskainiz, dantza garapen maila handiagoan duten beste eredu eta esperientzia batzuek aintzat hartuz eta Euskadin dantzaren hazkundearen espezifikotasunak atzematen eta sustatzen ahaleginduz.
Hedapen eremua
ADDEk ezinbestekotzat jotzen du dantza gizartean hedatzeko lana garatzea. Dantzaren eragileen eta herritarren ezagutza zenbat eta handiagoa izan, dantzak eta dantza profesionalek sortzen duten aberastasun kultural, sozial eta ekonomikoari dagokionez, orduan eta handiagoa izango da etorkizunean izango duen garapena.
Publikoarekiko harreman zuzena eta komunikabide ugarien bidez, ADDEk dantzak duen balioa ematen lagundu nahi du, ez jarduera kultural eta artistiko moduan soilik, baita jarduera profesional moduan ere. Dantza herritar guztientzat eskuragarri dagoen adierazpen-baliabide bilakatuz eta Euskadin sortutako ekimen artistikoek gure komunitatean nahiz nazioarte mailan hedapen handiagoa izan dezaten nahi du.
Prestakuntza eremua
ADDEk elkarte eta eragile-ordezkari moduan egin nahi du lan sektorean, profesionalen prestakuntzan, nagusiki profesionalizazio-prozesuekin lotutako gaietan (kudeaketa, ekoizpena…). Elkarteak bide horretan egiten du lan, ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak antolatuz. Era berean, profesionalen birziklapenean eta prestakuntza fisiko teknikoan eragiten du, haientzako entrenamendu jarraitua antolatuz eta koordinatuz. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak etengabeko elkarrizketa mantendu nahi du bazkideekin, prestakuntzaren inguruko haien eskaera jakinei arreta eskaintzeko eta, horrela, haiei erantzuna eman ahal izateko.