“NOLA LANDU DIRU-LAGUNTZA PROIEKTUA DANTZAREN SEKTOREAN”
IKASTAROA
2010eko maiatzean, ADDEk –Bilboeszenak lagunduta– ikastaroa antolatu zuen dantzaren sektorean diru-laguntza proiektua aurkezteko zenbait gako eskaintzeko xedearekin.
Ikastaro hori Pío Ortiz de Pinedok eman zuen Larrua creaciones SM eta Hortzmuga konpainiako gerentea eta ESKENAko zuzendaritzako batzordekidea.
Ikastaroa maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean izan zen, 16:00etatik 19:00etara, Bilboko Bilboeszenako lokaletan.
Ikastaroaren helburuak
Ikastaroaren xedea diru-laguntza publikoaren eskaeraren testuinguruan sorkuntza eta produkzio proiektuaren elaborazio-prozesurako egituratutako hurbilketa eskaintzea zen eta bestelako diru-laguntzetan ohikoak diren edukiak landu ziren arren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean Dantzarako laguntza-programan eskaintzen diren sorkuntza eta produkziorako diru-laguntzetan oinarritu zen.
Edukiak
Ikastaroa hilabetean zeharreko lau saiotan egituratu zen. Saio bakoitza azalpen orokorraren eta kasu jakinen edo bertaratutakoen galderen inguruan antolatu zen; malgutasunarekin landu beharreko gaietan.
Lehen saioa: maiatzak 4
Diru-laguntzaren aginduaren analisia: ekarri beharreko dokumentazioa (dokumentazio administratiboa, proiektuaren memoria, eranskinak) balorazio-irizpideak, justifikazioak, beste laguntza-bide batzuk.
Bigarren saioa: maiatzak 11
Proiektuaren garapena: produkzioaren urratsak nola islatu, ideiatik hasita estreinaldiraino, etorkizuneko banaketa kontuan izanda. Memoria artistiko eta teknikoaren garapena, autore-eskubideak, dokumentazio osagarria.
Hirugarren saioa: maiatzak 18
Aurrekontua egitea: xehatutako aurrekontua egitean kontuan hartu beharreko kontzeptuak, funtzioen araberako kostua, estreinaldiaren ondorengo esplotazio-plana.
Laugarren saioa: maiatzak 25
Proiektuaren aurkezpena: kontuan hartu beharreko oinarrizko atalak (aurkibidea, dokumentazio grafikoa, kontaktua). Testuinguru lehiakorrean beste proiektuetatik bereizteko gakoak. Proiektuaren defentsa balorazio mahaiaren aurrean.