NAZIOARTEKOTZEKO PRESTAKUNTZA-MODULUA
NAZIOARTEKOTZEKO PRESTAKUNTZA-MODULUA
NAZIOARTEKOTZEKO PRESTAKUNTZA-MODULUA, DANTZA-LANEN KATALOGOAN DAUDEN EDO EGON NAHI DUTEN SORTZAILE ETA KONPAINIEI ZUZENDUA.
Prestakuntza bat diseinatu dugu euskal konpainiei eta sortzaileei nazioartekotzeko tresnak eskaintzeko.
Prestakuntza 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 20ra bitartean izango da.
ADDEk, Apricot produccionsekin batera, online formatuko prestakuntza-proposamen hau diseinatu du (prestakuntza ingelesez izango da), Euskal Autonomia Erkidegoko dantza-lanen katalogoan dauden konpainiei baliabideak eskaintzeko eta tresna bera optimizatzeko eta nazioarteko testuinguruetan eraginkorragoa izateko.
Esan bezala, online prestakuntza izango da, eta bideoen bistaratzea, zalantzak kontsultatzeko topaketak eta konpainiek egin beharreko lanak izango ditu. Gainera, xehetasun garrantzitsu bat da ikastaro hau 2025etik aurrera egin beharko dela katalogoan parte hartzeko. Doako sarbidea izango dute katalogoan zaudeten konpainia eta sortzaile guztiek, baina zuetako batzuek esaten dugun bezala, ezinbesteko baldintza izango da ikastaroa egitea katalogoan parte hartzeko, baina espero dugu guztiontzat interesgarria izatea tresna hori, eta denek nahi izatea bertan parte hartzea. Badakigu konpainiek urteko garai honetan zein lan-zamari aurre egin behar diozuen. Horregatik, ahalik eta gehien laburbildu dugu edukia, iraupen laburreko ikastaro honen bidez oinarrizko tresnak emateko.
Nortzuk EZ dute ikastaroa egin behar?
Prestakuntza katalogoan dauden konpainia guztiei irekita badago ere, uste dugu zuetako batzuek esperientzia duzuela nazioarteko testuinguruetan, baldintza hauetakoren bat betetzen duten konpainiek aukeratu ahal izango dute prestakuntza egin nahi duten ala ez.
– Nazioarteko azoka edo testuinguruetan networking-ekintzak egin dituzten konpainiak.
– Europan edo nazioarteko beste testuinguru batzuetan gutxienez hiru jarduera egin dituzten konpainiak.
– Banatzaile bat duten konpainiak.
Prestakuntza-proposamen hori duela urte batzuetatik hona egiten ari garen hausnarketaren zati gisa planteatzen da, katalogoa ahalik eta tresna eraginkorrena izan dadin.
Etxeparerekin batera katalogoaren webgune berri bat diseinatzen ari garela ere jakinarazten dizuegu, Basque performing arts markarekin. Webgune berri hau 2025eko lehen hiruhilekoan estreinatuko da.
IZEN-EMATEAK urriak 14tik 29ra info@addedantza.org helbidean.
NOIZ: Formakuntza 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 20ra.
NON: Online.
HIZKUNTZA: Ingelesa.
IKASTAROAREN EGITURA: Formazioa 30 minutu inguruko bi bideok osatzen dute, nahi denean ikus daitezkeenak. Bertan oinarrizko nozio batzuk ematen dira eta ondoren ariketa batzuk egiten dira. Aste pare bat geroago, galdera-erantzunen saio bat egiten da Apricotekin.
OHARRA: Katalogoaren edizio berrian sartzeko deialdia 2025. urte hasieran irekiko da.