MAITALDIA / LE TEMPS D´AIMER 2026: Basque Showcase DEIALDIA
MAITALDIA / LE TEMPS D´AIMER 2026: Basque Showcase DEIALDIA
ADDEren nazioartekotze-lanaren barruan, Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoko lanak ezagutarazteko azoka eta testuinguruetara egiten diren bisitez gain, konpainia eta sortzaile profesionalek sorkuntza-egoitzetarako, lankidetza-trukeak eta kontrataziorako aukerak izan ditzaten lan egiten da.
Deialdi berria: Basque Showcase Maitialdia Jaialdian. Bertan, frankofoniako eta nazioarteko programatzaile talde batek hiru euskal konpainien lana ikusi ahal izango du eta zuzeneko harremana izateko aukera izango du.
Deialdi hau Etxepare Euskal Institutuaren, Malandain Ballet Biarritzen eta ADDEren arteko lankidetzaren emaitza da.
NOIZ: irailak 12, goizez.
NON: Tabakalera. Donostia.
EPEA: maiatzak 15era arte.



