Laura Kuminekin online topaketa – Aerowaves barrutik

Laura Kuminekin online topaketa  Aerowaves barrutik

Dantza garaikidearen Europako zirkuitura jauzi egitea interesatzen zaizu?

Topaketa esklusibo batera gonbidatzen zaitugu Laura Kuminekin, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoaren zuzendari eta Aerowaves Europako dantza garaikideko sare indartsuenetako baten bazkide sortzailearekin. Laurak plataforma honek nola funtzionatzen duen, bere deialdian nola parte hartu (uztailaren 31ra arte irekita) eta eskaintzen dituen aukerak partekatuko ditu. Madrilgo Lehiaketa Koreografikoa aurkezteaz gain, zer aukera eskaintzen dizkie sortzaile berriei azalduko digularik.

Programatzaile, irakasle eta aholkulari gisa ibilbide luzea egin ondoren, Laura funtsezko figura izan da Espainian dantza garaikidearen sustapenean eta Performing Gender edo ChoreoRoam Europe bezalako Europako proiektuetan.

Topaketa hau euren lana nazioartera zabaldu eta sarearen funtzionamendua bertatik bertara ezagutu nahi duten ADDEko bazkideei eta Euskal Herriko Lanen Katalogoko artistei zuzenduta dago.

Ezin baduzu zuzeneko topaketara bertaratu, bidali zure galderak helbide honetara: info@addedantza.org
Guk Laurari helaraziko dizkiegu dituzuen zalantzak eta topaketaren grabazioa ikus ahal izango duzue gerora. 

NOIZ: Zuzenekoa: uztailak 2, asteazkena, eguerdiko 12:00etan.

HIZLARIA: Laura Kumin

NON: Online. Topaketaren esteka jasotzeko aurretiko izen-ematea egin behar da info@addedantza.org helbidean.

PREZIOA: Doakoa.