TRANTSIZIO PROFESIONALA DANTZAN JARDUNALDIA

, ,

TRANTSIZIO PROFESIONALA DANTZAN JARDUNALDIA

DANTZAKO TRANTSIZIO PROFESIONALARI BURUZKO JARDUNALDIA
Urriak 24 ostirala. San Frantzisko udaltegia. Bilbo.

ADDEtik antolatu dugun Dantzako Trantsizio Profesionalen Jardunaldi bat aurkezten dizuegu. BAD jaialdiaren baitan egingo da, eta TRANSIT elkarteak hartuko du parte. Dantzako Trantsizio Profesionalerako Ikasketa eta Ekimenen Mahaia da TRANSIT, gaiari buruzko Espainiako elkarte aitzindaria eta IOTPDko (Dantzari Profesionalen Trantsiziorako Nazioarteko Erakundea) kidea.

BA AL DAKIZU ZER DEN TRANTSIZIO PROFESIONALA?
ZERI EGIN BEHAR DIOTE AURRE TRANTSIZIOAN DAUDEN PROFESIONALEK?
BAZENEKIEN BESTE HERRIALDE BATZUETAN DANTZAKO TRANTSIZIO PROFESIONALA HASTAPEN PROFESIONALETATIK LANTZEN DELA?

Jardunaldi irekia izango da, bertako eta nazioarteko adituek parte hartuko dute, baita dantzaren sektorean trantsizio profesionala egin duten edo egiten ari diren profesionalek ere.

Goizeko egitarauan hiru mahai izango ditugu, trantsizio profesionaltzat zer ulertzen den ulertzeko eta testuinguruan kokatzeko, eta baita trantsizioari laguntzeko zerbitzuak eta programak ezagutzeko ere.

Arratsaldeko programan, lan-saio bat egingo da, Transit elkartea lantzen ari den trantsizio profesionaleko programa bertatik bertara ezagutzeko. Bertaratutakoek zalantzak eta galderak kontsultatu eta planteatu ahal izango dituzte.

IZEN EMATEAK
Doako jarduera, aldez aurretik izena emanda.
Izena emateko epea: urriaren 1etik 21era info@addedantza.org helbidean.