DANTZAREN EKOSISTEMA HOBETZEKO JARDUNALDIA. BAILAR PEGADOS

,

DANTZAREN EKOSISTEMA HOBETZEKO JARDUNALDIA

BAILAR PEGADOS

Sergio Dalmak dio bere abestian “Bailar de lejos, no es bailar, es como estar bailando solo, tú bailando en tu volcán, y a dos metros de ti, bailando yo en el polo…” Estrofa hau gure errealitatera hurbiltzen ari da pixka bat, gure zereginetan murgildurik, elkarrizketa ahazten baitzaigu.

Jardunaldi honen helburua da arazo honi irtenbidea ematea eta hiru gai nagusiren inguruan hitz egiteko testuinguru bat sortzea: ekoizpena, zirkuituak eta publikoak. Gauden puntuaren ikuspegi globala sortu ahal izateko, lehenik eta behin gure errealitateak ezagutu behar ditugu; horregatik, nor garen, zenbat ekoizten dugun, zenbat erakusten dugun eta zer arazo ditugun, erakundeekin eta publikoarekin hitz egin nahi dugu.

Jakin nahi dugu elkarrekin lan egiteko zer behar dugun eta nola lan egin dezakegun testuinguru berriak sortzeko, artistak eta programatzaileak kokatzen garen lubaki horietatik ateratzeko, kultura-langile garen aldetik topo egiteko eta dantza ageriago egon dadin eta pertsona gehiagorengana irits dadin lagunduko diguten neurriak bilatzeko, ikusgarritasun handiagoa lortzeko.

Publikoez hitz egitea modan dago, errealitate bat da, baina publikoa galtzen ari garela errealitate bat ere bada, guk ideiak ditugu, ziur zuok ere bai, eta guztion artean hobetzen lagunduko diguten ekintzak aktibatu nahi ditugu.

PROGRAMA – BAILAR PEGADOS
Mercedes L. Caballero-k dinamizatua

09:15 – 09:30     Bertaratuei harrera.
09:30 – 09:45    Ongietorria eta aurkezpena.
09:45 – 10:45     EKOIZPENA
10:45 – 11:45      ZIRKUITU BERRIAK
11:45 – 12:15       Atsedenaldia/Kafea.
12:15 – 13:15       PUBLIKOAK
13:15 – 13:30      Agurra eta itxiera.

 KONTUAN HARTU

NOIZ: Abenduak 12 asteartea. 09.30 – 13.30.

NON: Barakaldo Antzokia.

GIDARIA: Mercedes L. Caballero.

IZEN-EMATEAK: Abenduaren 5a baino lehen info@addedantza.org helbidean.

 

ANTOLATZAILEAK: ADDE Dantza, SAREA, Gipuzkoako Dantzagunea, Barakaldo Antzokia.
LAGUNTZAILEA: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.