ITURRI 2026– SORKUNTZARI ETA ERAKUSKETARI LAGUNTZA DEIALDIA
ITURRI 2026 – SORKUNTZARI ETA ERAKUSKETARI LAGUNTZA DEIALDIA
SORKUNTZARI ETA ERAKUSKETARI LAGUNTZA
ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak eta LABO XL Donostiako Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiak egonaldi artistiko bat eta 2026. urteko LABO XL Jaialdiaren programazioaren barruan emanaldi bat egiteko diru-laguntza lortzeko deialdia ireki dute.
ZER ESKAINTZEN DU?
- Sorkuntza-egoitza bat egiteko laguntza ekonomiko bat.
- 2.000€ + BEZ sorkuntza-egoitzarako.
- LABO XL8 jaialdiaren programazioaren parte izatea, ekoizpen berri baten estreinaldiarekin edo berreskuratutako ekoizpen baten emanaldiarekin. Gainera, negozio mahaietan parte hartu ahal izango du.
- 2.000 € + BEZeko katxea, LABO XL jaialdiaren programazioaren barruko estreinaldirako edo emanaldirako.
NORENTZAT DA?
Deialdi honetara ADDEko bazkideak eta 2026ko edizioan Euskal Herriko dantza-lanen katalogoan parte hartzen duen edozein konpainia aurkez daitezke.
* LABO XL8 2026ko azaroaren 12tik 15era egingo da.
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEAK
Maiatzaren 22tik (ostirala) ekainaren 7ra (igandea) 00:00ak arte.

