Covid19 krisiaren inpaktua Zuzeneko Arteetako interpretariengan eta irakasleengan · APIRILA
ZUZENEKO ARTEAK RESET ARTES EN VIVO plataformatik martxoan jasotako lehen datuak bildu ostean, sektorearen errealitatea ondo ezagutzeko, horiek eguneratzeko beharra ikusten dugu.
Oraingoa, Covid19 krisiaren inpaktua Zuzeneko Arteetako langileengan, kasu honetan, interpretariengan eta irakasleengan izandako eragina neurtzeko galdetegi bat prestatu dugu.
Galdetegia, bi kategorietan banatuta dago:
- Interpretariak (antzezleak, dantzariak, musikariak)
- Irakasleak
Zuen lana, bi kategorietan burutzen bada, galdetegiaren bi kategoriak bete beharko dituzue.
Zazpigarren. galderan, Bertan behera uzteak
Interpretariei bertan behera utzitako emanaldien zerrenda bat eranstea eskatuko zaizue, konpainiaren izena, kantzelatutako ikuskizunaren edo ekitaldiaren izena aipatuz (adibidez. ENPRESAREN IZENA – BERTAN BEHERA UTZITAKO IKUSKIZUNA/EKITALDIA – FUNTZIO KOPURUA). Dokumentu hori galdetegia bete aurretik prest izatea beharrezkoa da.
Nahiz eta dagoeneko, martxoan elkarte sektorialok bidalitako galdetegia erantzunda eduki, datuak modu bateratuan eta eguneratuan jasotzeko, berriro galdeketa hau betetzea garrantzitsua da.
Egoera oso aldakorra denez, aurrerago beste galdetegi bat bidaliko dizuegu informazioa ahalik eta eguneratuen izatearren.
Garrantzitsua da galdetegiaren galdera guztiak betetzea, zalantzarik bazenute parte zareten elkartearen bulegoarekin jar zaitezkete harremanetan, ostera, kide ez bazarete honako helbideetara idatzi dezakezue info@addedantza.org edo info@artekale.org
Galdetegia beteta bidaltzeko epea apirilaren 17 ostiralean bukatuko da.
Os agradecemos de antemano vuestro esfuerzo y aprovechamos para enviaros fuerza y mucho ánimo