EDT 5 Topaketak – Programa eta izen-emateak
EDT 5 TOPAKETAK – PROGRAMA ETA IZEN-EMATEAK
EDT 5. DANTZA, TERAPIA, MUGIMENDU ETA OSASUN TOPAKETAK
Irailak 5 – 6 – 7. Tabakalera. Donostia.
EDT, dantza, terapia, mugimendu eta osasunari buruzko topaketa hauek, bosgarren urtez jarraian, ikasturte hasieran proposatu ditugu, zainketarako tresnak eta formatuak eskaintzeko asmoz.
Entzuteko gune bat izatea nahi dugu, mugimenduan eta behaketan oinarrituta gure gorputzak egoera onean mantenduko dituzten metodologiei buruzko dibulgazio-gune bat.
Oso beharrezkotzat jotzen dugu barne-entzuketa zainketa horiek sustatzeko, azpimarratzeko eta artatzeko. Denbora eskaini nahi diogu “zaintzearen” kontzeptuari, eta, horrela, dantzaren sektore profesionalerako jardunbide egokiak sortu nahi ditugu, hori funtsezkoa baita lanbide osasuntsu eta indartsu baterako.
Lan-esparru komunitario eta zeharkakoa eraikitzea antzeko sektoreetako profesionalekin, hala nola fisioterapia, psikologia, psikoterapia eta/edo nutrizioa.
Oraingoan, interes berezia dugu talde-ikerketa sustatzeko, metodologiak elkarrekin sortzeko, esperientzia pertsonala eta talde-esperientzia balioztatuz.
PREZIOAK eta IZEN-EMATEAK
Solasaldiak: Sarrera librea, aldez aurreko izena emanda.
Praktikak: Deskontua ADDEko eta EABko bazkideentzat (prezioak programan)
Izen-emateak: Uztailaren 2tik 28ra info@addedantza.org helbidean.
* Beharrezkoa da inskripzioan adieraztea zein praktika/solasalditan ematen den izena.



