IRAKITEGIA (EL HERVIDERO)

IRAKITEGIA (EL HERVIDERO)

Dantzarako gogoeta-proiektu bat

Udazken honetan Irakitegia (El Hervidero) proiektu berri bat jarriko dugu martxan, iara Solano buru duena, ADDEko sortzaileen batzordearekin lankidetzan.

Baratza Aretoaren, Dantzagunearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin.

Topaketa batzuk egingo ditugu, eta bertan dauden profesionalek (bai sortu berriak direnek, bai sendotuek) testuingurua aztertuko dute, etorkizun posible eta desiragarrietara proiektatzeko, eskura dauden egiturak ebaluatu, eguneratu eta hobetzeko, eta beste batzuk irudikatzeko: partaide izateko eredu eta sare berriak sortuz.

Euskadiri lotutako 12 dantza-profesional hautatzeko deialdia ireki dugu.

Deialdia gaurtik, 2022ko irailaren 23tik, urriaren 10era arte egongo da zabalik.

el_hervidero_logos

DEIALDIAREN INFORMAZIOA ETA OINARRIAK

Deialdia Irakitegia  (El Hervidero)

Zer da Irakitegia?

Dantzarako hausnarketa-proiektu bat, 14 hilabetez Euskadiri lotutako 12 dantza-profesionalek osatutako talde egonkor, plural eta belaunaldi arteko batek autokudeatutako entzute-saioen bidez garatua.

Topaketa batzuk egingo ditugu, eta bertan dauden profesionalek (bai sortu berriak direnek, bai sendotuek) testuingurua aztertuko dute, etorkizun posible eta desiragarrietara proiektatzeko, eskura dauden egiturak ebaluatu, eguneratu eta hobetzeko, eta beste batzuk irudikatzeko: partaide izateko eredu eta sare berriak sortuz.

Saioetan aurrez aurreko formatuan parte hartuko da, eta ordaindu egingo da (50 €, saio bakoitzeko BEZa barne). EAE barruko lekualdatze-gastuak ere ordainduko dira.

Saioak dokumentatu egingo dira, artxibo irekia eta eskuragarria sortzeko.

Noiz gertatuko da?

2022an lehenengo bi saio planteatu dira:

  • Urriaren 23an, Baratza Aretoan.
  • Abenduaren 18an Dantzagunean.

Saioen ordutegiak. 10: 30etik 14: 00etara

2023 egutegia zehazteke

Nortzuk sar daitezke deialdian?

Euskadirekin lotura duten dantza profesionalak.

 

Deialdian sartzeko baldintzak

  1. Bidali zure ibilbide profesionalaren laburpen bat (paragrafo bat).
  2. Bidali motibazio-gutun bat (folio 1 gehienez). Hitz egiguzu arte-sorkuntzaren esparruan duzun esperientziaz eta interesez, baina baita testuingurua sortzeko duzun esperientziaz eta interesez ere; hitz egiguzu parte hartu duzun proiektuez edo sarea eragiten duten eta nozioa duzun proiektuez. Esaiguzu, halaber, zer espero duzun proiektu honetan parte hartzeagatik; zer ekarpen egin dezakezu, zer aurkitu nahi duzu?
  3. 2023rako 10 saioen %80an gutxienez parte hartzeko konpromisoa, grabazio bat emango da, eta kasu jakinetan, “Online” joateko aukera emango da.

2022ko 2 saioetara joatea funtsezkoa da, 2023 osorako ibilbide-orria elkarrekin markatuko baitugu.


Hautatzeko irizpideak

Sorkuntzan eta kudeaketan izandako esperientzia baloratuko da, eta belaunaldi, lurralde eta praktika aniztasuna bilatuko da.


Balorazio mahaia

Proiektua diseinatu eta koordinatzen duen taldeak osatzen du balorazio-mahaia.

Irakitegia iara Solanok diseinatutako proiektua da, ADDEko sortzaileen batzordearen enkargu gisa. Batzordea honakoek osatzen dute: Mikel Aristegui, Oihana Varela, Aritz López eta Mar García.


Edozein zalantza argitzeko kontaktua

info@addedantza.org

675 12 80 05.

Eskaerak

Eskaerak egiteko epea irailaren 23tik urriaren 10era info@addedantza.org helbidean

Eskaerak jaso ondoren, batzordeak elkarrizketak egin ahal izango ditu.

ADDEk urriaren 15ean jakinaraziko du hautaketa.