EKOIZPEN ESZENIKOA
IKASTAROA
2010eko azaroan, ADDEk ekoizpen eszenikoko ikastaroa antolatu zuen profesionalen eskaerei erantzuna emateko.
Ikastaroa Pío Ortiz de Pinedok eman zuen –Larrua creaciones SM eta Hortzmuga konpainiako gerentea eta ESKENAko zuzendaritza batzordekidea–.
Ikastaroa lau egunetan antolatu zen, azaroak 9, 16, 23 eta 30, hiru orduko saioetan. Saioetan ekoizpen eszenikoko proiektuaren faseak berrikusi ziren, proiektuaren aurreikuspena, diseinua eta planifikazioa azpimarratuta.
1- Ekoizpen eszenikoa.
2- Ekoizpen aurrekoa eta salmenta aurrekoa.
3- Ekoizpenaren diseinua:
Ekoizpena planifikatzea, Ekipoa. Antolaketa, Lanak eta iraupena.
4- Bideragarritasun-azterketa:
Kostuen analisia, Aurrekontuaren definizioa.
5- Finantzazio-plana:
Berezko finantzazioa/finantzazio pribatua, Koprodukzioa.
6- Ekoizpenaren kontrol ekonomikoa:
Diruzaintzako cash-flow kontrola.
7- Proiektuaren esplotazioa.