DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2021
DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA – EMAKUMEAK DANTZAN 80KO HAMARKADATIK GAUR EGUNERA
Aurten ospakizuna!
ADDEtik omenaldia egin nahi diegu 80ko hamarkadan ibilbide profesionala hasi eta gaur egun Euskadiko dantzaren sektorean jardunean jarraitzen duten emakumeen belaunaldiari.
Horretarako, azken lau hamarkadetan Euskadiko dantzaren historian funtsezkoak izan diren lau emakume gonbidatu ditugu.
Beraien biografia eta esperientzietan barrena egingo dugun bidaiaren bidez, egungo eta etorkizuneko dantza profesionalei ateak ireki zizkieten emakumeen belaunaldi hori guztia omendu nahi dugu, izan interprete, sortzaile, irakasle, kudeatzaile…
GONBIDAPENAK
Ekitaldia Dantzertiko dantza ikasleentzako zuzenduta dago. Baina 6 gonbidapen ditugu bertaratu nahi duten ADDEko bazkideen artean banatzeko.
Gonbidapenak eskatzeko, idatzi e-mail bat helbide honetara:info@adedantza.org Apirilaren 23a baino lehen.
Honako emakume hauei emango dizkiegu errekonozimenduak:
Ana Remiro Donostiako Udal Dantza Eskolako irakaslea.
Alicia Gomez irakaslea eta ikertzailea, Dantzertiko irakaslea.
Ana Rosa Tercero CDARTeko zuzendaria.
Laura Etxebarria La Fundicióneko zuzendaria.
Gainera, ekitaldia online ikus ahal izango da Bilbao Kultura-ren You Tube kanalaren bidez: https://www.youtube.com/watch?v=d7xdiiql3Xg&t=5113s
NOIZ: Apirilak 29, osteguna. 12:30tan.
NON: Dantzertiko Auditorioan eta Streaming.
Antolatzailea:
ADDE Asociación de Profesionales de la Danza del País Vasco / Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.
Laguntzaileak:
Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola.
Bilbo Udaleko Kultura Arloa.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
ADDE Dantza T, Dantza Langileen Sareko kidea da.