DANTZAN BILAKA 2026 Aurkezpena eta 1. tailerreko izen-emateak

,

DANTZAN BILAKA 2026 Aurkezpena eta 1. tailerreko izen-emateak

AURKEZPENA

Dantzan Bilaka prozesu koreografikoen akonpainamendu eta laguntza programaren 2026ko edizioa hasi dugu. 20. edizioa!!

Berrikuntza batzuk daude aurten, izan ere, lehen aldiz, Nafarroako lurraldean garatuko da programa.
HUARTE ZENTROA izango da programa jasoko duen espazioa. Bertan, tailer eta egonaldiak izango dira, baita erakusketa jardunaldiak ere.

Horrez gain, aurreko urteetan bezala AZALA KREAZIO ESPAZIOAk programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia jasoko du. Eta beste berrikuntza bat ere egongo da, Erakusketa jardunaldien ostean, programak eta taldeak behar duen bezala bukatu eta agurtzeko, itxiera saioak izango dira AZALA KREAZIO ESPAZIOAn.

Aurtengo batzorde artistikoa osatzen duten pertosnak hauek dira, Marina Suarez (artista bisuala, zuzendaria eta performerra) eta Oihana Altube (artista eta dantzaria) eta ADDEren bulego-taldeakin batera osatuko dute laguntza eta koordinazio taldea.

Dantzan Bilakak,elkarrizketarako lan esparru irekia eskaini nahi du, esperientziak kontrastatu eta sorkuntza koreografikoko prozesuak partekatu ahal izateko, ideien eta lengoaien aniztasuna indartuz.

Hauek dira aurtengo partaide hautatuak:

  • Aitzol Iraola
  • Ane Sagües
  • Ángela Rodriguez
  • Jon Garrido
  • Naia Bokos
  • Nerea Gurrutxaga
  • Uribarri Atxotegi

1. TAILERRA – IZEN-EMATEAK

Programaren lehen tailerrean, plaza batzuk irekitzen ditugu publikora, aurtengo partaide eta taldekideez gain interesa duten pertsonak izena-eman dezaten. Azken urteetan gertatzen ari den bezala, iazko baztorde artistiko kidea, aurten txandatua izan dena, izaten da gonbidatua tailer hau emateko. Hona hemen informazioa:

SOINU-ERAGINAK. Ideiaren, hitzaren eta ekintzaren arteko ibilbide bereziak. ISAAK ERDOIZA.

NOIZ: martxoak 2, 3, 4, 5.
ORDUTEGIA: astelehena: 16:00 – 21:00 / asteartea, asteazkena, osteguna: 10:00 – 14:00
EMAILEA: Isaak Erdoiza.
NON: Huarte Zentroa. Huarte.
IZEN-EMATEA: (50€) info@addedantza.org helbidean.
EPEA: otsailak 25 arte.
LEKU MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten pertsonez gain, plaza libreak irekiko dira.

Programaren eta proiektuen garapena jarraitzeko, programaren webgunea eta sare sozialak kontsulta ditzakezu.

WEB DANTZAN BILAKA

INSTAGRAM

FACEBOOK

YOUTUBE